Bilboko Berreginen Museoa Erakusketa berri bat zabalduko du Bilboko Berreginen Museoak, eta, lehen aldiz, bi tokitan banatuko du

  • Noiz

    2018/11/15(e)tik 2019/05/26(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Arkeologi Museoarekin eta Euskal Museoarekin elkarlanean ekoitzi du Plazaren bihotzean. El tesoro de San Francisco.

Erakusketa honetan, bost mendeko historia duen aztarnategia izango dugu ikusgai, eta, horrez gainera, indusketetan aurkitu diren piezak erakutsiko dira, hala nola komentuko elizako ehorzketa-objektuak eta kuarteleko objektuak.

Erakusketa hau bi egoitzatan erakutsiko da: Berreginen Museoan eta Mariaren Bihotza plazako Aztarnategian.

Bilboko Berreginen Museoak aldi baterako erakusketa berritzaile bat aurkeztu du; izan ere, Plazaren bihotzean.

El tesoro de San Francisco bi egoitzatan erakutsiko da, estreinako aldiz. Batetik, Mariaren Bihotza plazako Aztarnategian, Bilboko San Frantzisko auzoan. Bizkaiko instituzioak kudeatzen du gune hori, 2016ko maiatzaren 2an ireki zenetik.

Toki magikoa dugu, XV. mendera eramaten baikaitu, eta, hain zuzen ere, mende horri buruzkoak deskubrituko dituzte ikusleek erakusketa honi esker. Bestalde, Berreginen Museoan bertan erakutsiko dira aztarnategia induskatzeko lanetan aurkitu diren zenbait objektu.

Gainera, toki horri eta gaur egungo Bilbori buruzko estanpak, grabatuak eta objektuak erakutsiko dira.

Aipa dezagun, labur-labur, Aztarnategiaren ibilbidea. 2000. urtean, Bilboko Udalak, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoak eraberritzeko planaren barruan, zenbait esku-hartze egin nahi zituen Mariaren Bihotza plazan. Besteak beste, lurraren azpian parking bat eraikitzeko plana zerabilten buruan.

Edonola ere, ustezko arkeologia eremua zen hura. Agiri zaharren arabera, bi eraikin historiko egon ziren han: lehenik, San Frantziskoren komentua, eta, ondoren, Alfontso printzearen kuartela. Hori dela-eta, 2005. urtean, lanei ekin aurretik, Foru Aldundiko eta Udaleko arduradunek gunea miatzea erabaki zuten, egoera hobeto ezagutze aldera.

Zenbait ikerketa egin ostean, gaur egun ikusgai ditugun aztarna arkeologikoak aurkitu zituzten.

Mariaren Bihotza plazako Aztarnategia izan dadila erakusketaren diskurtsoaren ardatz nagusia, hala nahi du Bizkaiko instituzioak. Diskurtso hori elkarlanean ekoitzi da, Arkeologi Museoarekin eta Euskal Museoarekin batera, eta erakusketa 2018ko azaroaren 15etik 2019ko maiatzaren 26ra egongo da ikusgai.

Alfontso printzearen kuartelaren (1861-1929) aztarnak erakutsiko dira. Indusketa-lanei esker, kuartelaren atzealdea ikusteko aukera izango dugu, eta argitara aterako dira, orobat, eraikin erantsien parte ziren zenbait egitura, gaur egun Mirasol Kondearen kalera ematen dutenak. Azpimarragarria da kuarteleko putzua; Komentuko Klaustro zaharraren erdian dago, gutxi gorabehera.

Kuartela zen haren jabe, ez monastegia, baina, seguru asko, kuartelaren lehen urteetan eraiki zuten, eta, litekeena da, militarrek, ahal zen heinean, aurrez fraileek egindako zulaketa baliatu izana.

San Frantzisko komentuan bizi ziren fraileen aztarnak ere bildu dira erakusketa honetan. Bizkaiko eraikin erlijioso guztiz garrantzitsuetako bat dugu komentua. Ondorioz, hiriko familia askok hori aukeratu zuten beren gorpuak ehorzteko, eta bertan eraiki zituzten beren kaperak. Hainbat eskola irakasten ziren komentuan: filosofia, latina eta teologia.

Gaur egundaino gorde diren komentuaren aztarnen artean, elizaren aztarnak dira denetan zaharrenak, XV. mendearen amaieran eraiki zen-eta. Elizak nabe bakarra zuen, 13 metro luze zituen, eta bosna kapera zituen erdiko espazioaren bi aldeetan.

Aldare nagusitik gertuen dagoen kaperan, Arbolantxa familia hobiratu zuten, Frantziskotarren ongile nagusia, eta haien parean, Epistolan, Arbieto familia ehortzi zuten.

Klaustroa dugu komentuko beste gune azpimarragarri bat: XVII. mendearen erdialdean eraiki zuten, eta, gaur egun ere, ederki nabarmentzen da aztarnategian.

Komentua bera XV. mendearen amaieran eraiki zen, eta izango zuen klaustroren bat, toki berean beharbada, baina bi mende beranduago eraberritu zuten.

Lehen klaustroak itxura gotikoa zuen; eraberritze-lanetan, ordea, garaiko kutsu klasizista gehitu zioten, eta osorik berrantolatu zuten espazioa. Hala, lau lorategitan banatu zuten patioa, eta erdiko gurutzean ur-zulo txiki bat ipini. Lorategiaren perimetroak ikusgai daude oraindik ere.

Plazaren bihotzean. El tesoro de San Francisco erakusketan, gainera, gertutik ikusiko ditugu aztarnategian aurkitu diren zenbait aztarna arkitektoniko. Adibidez, aldi baterako erakusketan erakutsiko dira bere garaian klaustroa eta eliza apaintzeko erabilitako harlanduak.

Besteak beste, halakoak erakutsiko dira: kapitelak, letra gotikoen inskripzioak gordetzen dituzten aztarna epigrafikoak (adibidez, pieza bateko inskripzioan hauxe jartzen du: “…MUR…T…”), eta urre eta pigmentu gorrien arrastoak gorde dituzten adreiluak eta bestelako dekorazio-elementuak.

Azkenik, hirugarrendarren aretoa ikusteko aukera izango da, Frantziskotarren Hirugarrendarren Ordenako kideen aretoa, zeina 1614an sortu baitzen komentuan. Ikusgai daude, orobat, atezaindegia eta simaurtegia.

Bilboko Berreginen Museoan erakutsiko da erakusketaren bigarren zatia, eta museoan bertan eros daiteke hori ikusteko sarrera. Museoan, pieza berezi eta historiaz beteak erakutsiko dira.

Adibidez, hantxe egongo da 20 eta 40 urte bitarteko emakume baten burezurra. Elizan aurkitu diren giza gorpuzkien artean, horixe da ondo gorde den bakanetako bat. Guztira, 108 hilobi aurkitu dira elizaren barruan, baina gorpuzkiak askoz gutxiago dira; izan ere, lurraren osaketak hezurrak hondatu ditu.

Hilobi batzuk lau aldiz erabili ziren, eta, ohiturak hala aginduta, burua ekialderantz zutela lurperatu zituzten hildakoak, zerura begira. Gehienek, gainera, bularraren edo pelbisaren gainean zeuzkaten besoak, gurutzaturik.

Burezurraren ondoan ipintzen zitzaizkien hilobiratze-hatuak: lepokoak, eskumuturrekoak, gurutzeak eta errosarioak.

Bestalde, Berreginen Museoan erakutsiko dira, orobat, indusketa-lanetan aurkitu diren beste zenbait pieza, kuartelari dagozkionak, adibidez, granada bat, berunezko munizioa eta berunezko zigilu bat, zeinak inskripzioak baititu bi aldetan: “artilleria” eta “piroteknia militarra”, horixe diote.

Azkenik, bestelako piezak ere bilduko dira Museoan: txanponak, Felipe II.aren garaikoak, Iruñean eginak 1561 eta 1574 bitartean; XIX. eta XX. mendeko beirazko botilak, garaian botikak gordetzeko erabiltzen zirenak, eta bestelako zeramika-pusketak, garaian garaiko eguneroko bizitzaren erakusgarri.

Plazaren bihotzean. El tesoro de San Francisco: horra hor bere garaian Bilboko eta Bizkaiko toki guztiz enblematiko bat izandakoaren isla.

Horra hor hainbat urtez ezkutuan egondako aztarnategia ezagutzeko aukera, bisitarien eskura.

Ordutegia

  • Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara
  • Igandeetan: 10:00etatik 14:00etara
  • Itxita: astelehen

Argibide gehiago

Tarifak

  • Sarrea orokorra: 3,00 €
  • Murriztua (ikasleak eta 10 pertsona baino gehiagoko taldeak): 1,50 €
  • Doainekoa: pentsionistak, 10 urte baino gutxiagoko umeak eta irakasleak
  • Osteguna: Museoaren eguna

Bilboko Berreginen Museoa

Eta gainera