Bilboko Berreginen Museoa

Bilboko Berreginen Museoa

Bilboko Berregin Artistikoen Museoa 2006ko azaroan berriz ireki zen egungo egoitzan, Mariaren Bihotza eliza zaharrean, alegia. Bizkaiko hiriburuko zaharrenetarikoa da. Duela 80 urte baino gehiago sortu zen eta bere arloan Europako onenetarikoa da, erakutsitako berregiteen aukera eta kalitatea kontuan hartzen baditugu.

Garai guztietako eskulturen maisulan handien (besteak beste, Victoria de Samotracia, Venus de Milo, Laocoonte edo Miguel Ángelen Moisés) erreplika zehatzak ditu.

Ia hamarkada bat itxia egon ondoren, gaur egun balio erantsia du: jendeari eraikin bereziaren esparruan (Mariaren Bihotza eliza zaharrean) aurkezten zaio. Hori XIX. mendean eraiki zen estilo neogotikoan.

Ordutegia

  • Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara
  • Igandeetan: 10:00etatik 14:00etara
  • Astelehenetan: itxita.


 

Argibide gehiago

Tarifak:

  • Sarrera orokorra: 3 €
  • Sarrera gutxitua: 1,50 € (ikasleak eta 10 pertsonatik gorako taldeak)
  • Doakoa: pentsiodunak, langabetuak, 12 urtetik beherako haurrak eta pertsona desgaituak
  • Museoaren eguna: osteguna

Web orria: www.museoreproduccionesbilbao.org/es