Bilboko Arte Ederren Museoa. Isabel Baquedano. Edertasunaz eta sakratuaz

  • Noiz

    2019/10/30(e)tik 2020/01/26(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Edertasunaz eta sakratuaz da Isabel Baquedano (Mendabia, Nafarroa, 1929-Madril, 2018) artistaren lan osoaren lehenengo berrikusketa.

Baquedano izan da, hain zuzen ere, XX. mendeko bigarren erdialdeko espainiar pinturaren artista berezienetako bat.

Zaragozako Arte eta Ofizioen Eskolan eta Madrilgo San Fernandoko Arte Ederretako Eskolan egin zituen ikasketak, eta 1960ko hamarkadaren hasieran egin zen ezagun.

Hamarkada horretan, joera figuratibo errealistaren arabera egin zuen lan, eta oinarri sozial handiko lana osatu zuen, garai hartan modan zegoen pop artea albora utzi gabe.

Ondoren, sinbolikorantz jo zuen, eta hiri paisaiek eta eguneroko errealitateak bide eman zieten mundu klasikotik edo artearen historiatik beretik zetozen gaiei.

Ez zen oso artista ezaguna izan jendartean –nahiz eta oso maiz antolatu erakusketak Madrilen zein Euskal Herrian–; hala ere, haren lanak oso laster izan zuen kritikarien aitorpena.

1957an, marrazketa irakasle plaza lortu zuen, oposizio bidez, Iruñeko Arte eta Ofizioen Eskolan, eta garrantzizko irakasle lana egin zuen bertatik igarotako artista belaunaldiekin.

Baquedano oso zorrotza izan zen bere lanarekin, eta berak zuen trebetasun teknikoa alde batera utzita, saiatu zen pintura muturrera eramaten: aurrez aurre jarri zituen ikusleak eta ikusgai denetik haratago dauden gaien enigma.

Itxura apaleko lanak dira, baina oso finak baliabide estilistiko eta espresiboei dagokienez, eta, 1990eko hamarkadaren hasieraz geroztik, ekonomia tekniko handikoak.

Margolari gisa, unibertso tematiko oso berezia landu zuen: eguneroko bizitzako eszenak, natura hilak, tradizio klasikotik hartutako gaiak, Testamentu Zahar eta Berriko gaiak, edo zirkuaren munduko irudiak.

Ángel Bados eskultorea da Edertasunaz eta sakratuaz erakusketaren komisarioa. Isabelen adiskidea izan zen, eta oso ondo ezagutzen du haren lana.

250 pintura eta marrazki inguru bildu ditu, eta sailka antolatu ditu, ikusleari artistaren ibilbide profesionalean eta bizitzan zeharreko ibilbide zabala eskaintzeko eta orobat hurbiltzeko hark pinturaren bitartez aztertu edo berregin nahi izan zituen gaietara.

Erakusketarekin batera katalogo bat osatu da, eta bertan parte hartu dute Badosek berak, Ignacio Gómez de Liaño idazle eta poetak eta Adelina Moya artearen historiagileak –Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle ohia—.

Ordutegia

  • Zabalik
    • Asteazkenetik astelehenera, 10:00etatik 20:00etara
    • Abenduaren 24 eta 31n, 10:00etatik 14:00etara. (Asteartea ez ezik, ohiko itxiera-eguna)
  • Itxita
    • Astearteetan (ezohiko egunetan izan ezik)
    • Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an

Itxi baino 15 minutu lehenago hasten gara aretoak husten, eta ez da sarrera gehiago saltzen.

Doako ordutegia, Bilduma Iraunkorrerako
Egunero, 18:00etatik 20:00etara.

Argibide gehiago

Tarifak

  • Orokorra 10,00 €
  • Murriztua
    • 65 urtetik gorakoak 8,00 €
    • 15 pertsonatik gorako taldeak 8,00 €
    • Guggenheim, Artium eta Euskal Museoaren Lagunak 5,00 €
    • Familia ugarientzat 5,00 €
  • Doan
    • Museoaren Lagunak
    • ICOM
    • 25 urtetik beherakoak
    • Akreditatutako gidariak, irakasleak eta kazetariak
    • Desgaitasuna duen pertsonak (pertsona baten laguntza behar badute bisita egiteko, pertsona horri tarifa murriztua aplikatuko zaio)
    • Langabeak

    Doako sarrerak txarteldegian soilik eskuratu daitezke.

Artean Bonoa

Sarrera bateratua, Guggenheim Museora eta Bilboko Arte Ederren Museora sartzeko 17,00 €
Bi museoko txartel lehiatilan soilik eskuratu daiteke.

Audiogida

  • Bilduma iraunkorra: sarreraren prezioan sartuta, doako sarreren kasuan izan ezik (3 €). Eskuragarri euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Museoaren bildumatik hautatutako maisulanei buruzko azalpenak 3,00 €
  • Aldi baterako erakusketa: Erakusketa hobeto ezagutzeko eta berarekin gehiago gozatzeko baliabide didaktiko gisa, publiko orokorrari zuzendutako audiogida prestatu da, azaldutako 19 artelanen hautaketaren bitartez. Modu horretan, gutxi gorabehera, 40 minutuko iraupena duen ibilbide zabala egin daiteke bilduma osotik. Museoko txartel-leihatilan dago eskuragarri, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez 3,00 €
  • Umeentzako ibilbidea: 5 eta 10 urte bitarteko umeentzat gomendatua. Eskuragarri euskaraz eta gaztelaniaz. Museoaren bildumako artelanetan oinarritutako 10 kontakizun entretenigarr

    Info gehiago
    http://www.museobilbao.com/eu/educacion.php

    Doan

Audiogida guztiak doakoak dira Museoaren Lagunentzat. Baina, betiere, libre egon behar dira.

Proiekzioak

FILMOTECA VASCA - EUSKADIKO FILMATEGIA:

  • Orokorra 3,50 €
  • Museoaren Lagunak 2,00 €
  • 25 urtetik beherakoak Doan

Bilboko Arte Ederren Museoa. Museo plaza, 2. 48009 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera