Bilboko Arte Ederren Museoa. Inpresioak ehizatuz. Sorolla formatu txikian

  • Noiz

    2019/11/20(e)tik 2020/02/23(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Joaquín Sorollak (Valentzia, 1863–Cercedilla, Madril, 1923) bi mila olio pintura inguru margotu zituen, kartoien edo tamaina txikiko oholtxoen gainean.

"Ohartxoak", "orbanak" edo "koloretako oharrak" deitzen zien berak lan haiei.

Formatu hori gero eta gehiago erabili zuten XIX. mendeko artista handiek, oso aise adieraz baitzitezkeen lan independenteetan ikusitako ideiak edo inpresioak, eta zirriborro huts bat baino gehiago izaten ziren, gainera.

Lan intimotzat, margolariaren lanaren produktu amaitugabetzat, hartuak izan baziren ere hasieran, artistaren alderdi pertsonal eta berezienen erakusgarri gisa erakusten eta kotizatzen hasi ziren gerora.

Konposizioen saiakerak egiteko erabili zituen Sorollak batzuetan, baina ariketa gisa egin zituen, beste askotan.

Bere estudioan edukitzen zituen, orratzekin zintzilikatuta, horma osoak estaltzen zituela; baina berehala hasi zen haiei markoa jartzen, eta Sorollaren erakusketa guztietan izan zuten koadrotxo horiek presentzia ugaria eta nabarmena.

Tamainaz txikiak, baina ausartak, Sorolla distiratsuenaren keinuak edukitzen dituzte.

Ohol edo kartoi txikiaren gaineko 186 olio pinturek eta pintatzeko tresnez beteriko erakusleiho batek (paleta, kutxatxoak, trementina esentziarentzako kikarak…) osatzen dute erakusketa.

Ordutegia

  • Zabalik
    • Asteazkenetik astelehenera, 10:00etatik 20:00etara
    • Abenduaren 24 eta 31n, 10:00etatik 14:00etara. (Asteartea ez ezik, ohiko itxiera-eguna)
  • Itxita
    • Astearteetan (ezohiko egunetan izan ezik)
    • Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an

Itxi baino 15 minutu lehenago hasten gara aretoak husten, eta ez da sarrera gehiago saltzen.

Doako ordutegia, Bilduma Iraunkorrerako
Egunero, 18:00etatik 20:00etara.

Argibide gehiago

Tarifak

  • Orokorra 10,00 €
  • Murriztua
    • 65 urtetik gorakoak 8,00 €
    • 15 pertsonatik gorako taldeak 8,00 €
    • Guggenheim, Artium eta Euskal Museoaren Lagunak 5,00 €
    • Familia ugarientzat 5,00 €
  • Doan
    • Museoaren Lagunak
    • ICOM
    • 25 urtetik beherakoak
    • Akreditatutako gidariak, irakasleak eta kazetariak
    • Desgaitasuna duen pertsonak (pertsona baten laguntza behar badute bisita egiteko, pertsona horri tarifa murriztua aplikatuko zaio)
    • Langabeak

    Doako sarrerak txarteldegian soilik eskuratu daitezke.

Artean Bonoa

Sarrera bateratua, Guggenheim Museora eta Bilboko Arte Ederren Museora sartzeko 17,00 €
Bi museoko txartel lehiatilan soilik eskuratu daiteke.

Audiogida

  • Bilduma iraunkorra: sarreraren prezioan sartuta, doako sarreren kasuan izan ezik (3 €). Eskuragarri euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Museoaren bildumatik hautatutako maisulanei buruzko azalpenak 3,00 €
  • Aldi baterako erakusketa: Erakusketa hobeto ezagutzeko eta berarekin gehiago gozatzeko baliabide didaktiko gisa, publiko orokorrari zuzendutako audiogida prestatu da, azaldutako 19 artelanen hautaketaren bitartez. Modu horretan, gutxi gorabehera, 40 minutuko iraupena duen ibilbide zabala egin daiteke bilduma osotik. Museoko txartel-leihatilan dago eskuragarri, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez 3,00 €
  • Umeentzako ibilbidea: 5 eta 10 urte bitarteko umeentzat gomendatua. Eskuragarri euskaraz eta gaztelaniaz. Museoaren bildumako artelanetan oinarritutako 10 kontakizun entretenigarr

    Info gehiago
    http://www.museobilbao.com/eu/educacion.php

    Doan

Audiogida guztiak doakoak dira Museoaren Lagunentzat. Baina, betiere, libre egon behar dira.

Proiekzioak

FILMOTECA VASCA - EUSKADIKO FILMATEGIA:

  • Orokorra 3,50 €
  • Museoaren Lagunak 2,00 €
  • 25 urtetik beherakoak Doan

Sorolla Museoarekin (Madril) lankidetzan

Bilboko Arte Ederren Museoa. Museo plaza, 2. 48009 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera