Bilboko Arte Ederren Museoa. Harria eta zerua. Víctor Erice

Bilbao

Harria eta zerua Víctor Ericeren ikus-entzunezko instalazio bat da.

Oinarri hartzen du Agiña mendiaren gailurrean (Lesaka, Nafarroa) Aita Donostiaren omenez Jorge Oteiza eskultoreak eta Luis Vallet de Montano arkitektoak egindako momentua.

Aranzadi Zientzia Elkartearen aginduz egina eta 1959ko ekainaren 20an inauguratua, bi osagaik osatzen dute monumentua: Oteizak sortutako hilarria eta Valletek egindako kapera.

Ericek berak honela deskribatu zuen bere lana:

"Biak kameraren aurrean kokatuta, zinematizazio prozesu bat egin zaie, non argiak, hotsak eta denborak funtsezko zeregina betetzen duten.

Eguneko ikuspegiak kontrastea egiten du gauekoarekin.

Lehenean, natura eta historia bateratzen dituzten irudiak eskaintzen dira; bigarrenean, berriz, ilargiak argitu eta izarren distirak gailentzen diren agertokiaren dimentsio metafisikoa hartzen saiatzen da.

Hau da, Jorge Oteizak 'Zeruaren Kultura' izenaz identifikatu zuenaren berezko osagaiak.

Zerua izan zen harentzat funtsezko helburua.

Eta Agiñan, harrian, ekarri zuen gogora zeruaren handitasun guztia. Hortik dator instalazio honen izenburua".

Dimentsio handiko bi proiekziok osatzen dute instalazioa –Eguna Espazioa eta Gaua Espazioa–; bederatzi minutuko iraupena du bakoitzak, eta BBVA Fundazioarekin lankidetzan osatutako bideoarte eta sorkuntza digitaleko Programaren barruan ikusteko aukera izango da.

Ordutegia

  • Zabalik
    • Asteazkenetik astelehenera, 10:00etatik 20:00etara
    • Abenduaren 24 eta 31n, 10:00etatik 14:00etara. (Asteartea ez ezik, ohiko itxiera-eguna)
  • Itxita
    • Astearteetan (ezohiko egunetan izan ezik)
    • Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an

Itxi baino 15 minutu lehenago hasten gara aretoak husten, eta ez da sarrera gehiago saltzen.

Doako ordutegia, Bilduma Iraunkorrerako
Egunero, 18:00etatik 20:00etara.

Argibide gehiago

Tarifak

  • Orokorra 10,00 €
  • Murriztua
    • 65 urtetik gorakoak 8,00 €
    • 15 pertsonatik gorako taldeak 8,00 €
    • Guggenheim, Artium eta Euskal Museoaren Lagunak 5,00 €
    • Familia ugarientzat 5,00 €
  • Doan
    • Museoaren Lagunak
    • ICOM
    • 25 urtetik beherakoak
    • Akreditatutako gidariak, irakasleak eta kazetariak
    • Desgaitasuna duen pertsonak (pertsona baten laguntza behar badute bisita egiteko, pertsona horri tarifa murriztua aplikatuko zaio)
    • Langabeak

    Doako sarrerak txarteldegian soilik eskuratu daitezke.

Artean Bonoa

Sarrera bateratua, Guggenheim Museora eta Bilboko Arte Ederren Museora sartzeko 17,00 €
Bi museoko txartel lehiatilan soilik eskuratu daiteke.

Audiogida

  • Bilduma iraunkorra: sarreraren prezioan sartuta, doako sarreren kasuan izan ezik (3 €). Eskuragarri euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Museoaren bildumatik hautatutako maisulanei buruzko azalpenak 3,00 €
  • Aldi baterako erakusketa: Erakusketa hobeto ezagutzeko eta berarekin gehiago gozatzeko baliabide didaktiko gisa, publiko orokorrari zuzendutako audiogida prestatu da, azaldutako 19 artelanen hautaketaren bitartez. Modu horretan, gutxi gorabehera, 40 minutuko iraupena duen ibilbide zabala egin daiteke bilduma osotik. Museoko txartel-leihatilan dago eskuragarri, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez 3,00 €
  • Umeentzako ibilbidea: 5 eta 10 urte bitarteko umeentzat gomendatua. Eskuragarri euskaraz eta gaztelaniaz. Museoaren bildumako artelanetan oinarritutako 10 kontakizun entretenigarr

    Info gehiago
    http://www.museobilbao.com/eu/educacion.php

    Doan

Audiogida guztiak doakoak dira Museoaren Lagunentzat. Baina, betiere, libre egon behar dira.

Proiekzioak

FILMOTECA VASCA - EUSKADIKO FILMATEGIA:

  • Orokorra 3,50 €
  • Museoaren Lagunak 2,00 €
  • 25 urtetik beherakoak Doan

BBVA Fundazioak babestua

Bilboko Arte Ederren Museoa. Museo plaza, 2. 48009 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera