Bilbao International Art&Fashion

2016(e)ko Juneren 17(a)

Gazteak

Gazteak kontutan hartu nahi eta behar ditugu Bizkaia hazi arazteko beste biderik ez dagoelako

Bilbo, 2016ko ekainak 17.

Onartu egin behar dizuet gaur oso zoriontsu nagoela zuen artean egoteagatik, horrenbeste jende gazteren artean, horrenbeste talentu eta etorkizunaren artean.  Baina gaur zuen eguna da, zuek zarete protagonistak. Irabazleak izan zareten Andrea, Hazal eta Leonor, baina baita lehiaketan jardun duten 700 parte hartzaile baino gehiagoak ere. Guztioi, Zorionak, eta bereziki finalisten artean egon diren  bost diseinatzaile bizkaitarrei; Bizkaiko Foru Aldundiak eskerrak ematen dizkizue zuen dedikazio horrengatik. Zuek Bizkaiaren etorkizuna eta oraina zarete. Zuen talentutik eta sorkuntzatik berrikuntza iristen da, zuontzat, gazteentzat, kalitatezko negozio-aukerak eta enplegua eragiten duen berrikuntza.

Aldundi honek eta Ahaldun Nagusi honek  zuengan eta zuen talentuarengan sinesten jarraitzen dugu. Eta Bilbao International Art&Fashion moduko ekimenarekin laguntzen jarraitzen dugu, sorkuntzaren arloko enpresak erakartzeko, nazioarteko talentua inportatzeko eta Lurralde hau jende gazteak sortzen duen moda zabaltzeko plataforma izaten laguntzeko Bizkaian sortu zen lehiaketa.

Jakin dakizue bai niretzat eta bai Aldundi honentzat lehentasuna daukazuela. Gazteriarekin lan egin nahi dugu eta gazteria behar dugu Bizkaiaren hazkuntza lortzeko bide bakarra delako. Derrigorrez elkarrekin lanean jarraitu behar dugu.

Gaur jakinarazi nahi dizuet seguru nagoela etorkizuna zain daukazuela. Talentua eta ilusioa, gaitasuna eta jarrera dituzue,  etorkizunaren soinekoa egiteko behar diren materialak. Eta, nola ez, gure laguntza daukazue. Laguntza hori erabiltzeko eskatzen dizuet. Seguru nago guztion artean Bizkaiari munduko soinekorik onena diseinatzeko gauza izango garela. Modernoa, erakargarria eta lehiakorra.