Bilbao Historiko Lehiaketa

  • Noiz

    2017/06/28(e)tik 2017/09/04(e)ra

  • Non

    Euskal Museoa

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Bikotekidea aurkitu nahi diogu 1. Eusko Jaurlaritzako lehendakari izandako Jose Antonio Agirreren Erraldoiari.
Erraldoiek, oro har, pertsona jakin bat baino gehiago, herriak eta kulturak, bandoak eta ideologiak, lanbideak edo bizimoduak, estamentu sozialak edo pertsonaia herrikoiak ordezkatzen dituzte, denak ere belaunaldi bakoitzak komunitatearen elementu ordezkagarri gisa sorrarazitako iruditeria kolektibotik ateratakoak. 

XVII. mendetik, Bilboko Erraldoien konpartsa bikotez osatuta dago; batzuk pertsonaia osagarriak dira, eta besteak, berriz, elkarren artean antagonikoak. Adibidez, Don Terencio eta Doña Tomasa (lehenengo kasuan, Bilboko Hiribilduko botere sozial eta ekonomikoaren irudi gisa), eta Zumalakarregi eta Isabel II.a (hemeretzigarren mendeko Karlistadetako bando etsaiak ordezkatzen dituztenak).

2016an, 1. Eusko Jaurlaritzaren (1936-37) 80. urteurrena zela-eta, orduko lehendakari izandako Jose Antonio Agirre Lekuberen figuran oinarritutako Erraldoia eraiki zen.

BILBAO HISTORIKO erakundeak 50na euroko bost erosketa-txartel zozkatuko ditu, Erraldoi honen bikotekide gisa pertsonaia osagarri edo antagoniko bat proposatzen dutenen artean. Txartelak Bilboko auzo historikoetako (Atxuri, Alde Zaharra, Erriberako Merkatua, San Frantzisko eta Bilbo Zaharra) saltoki komertzialetan eta ostalaritza-establezimenduetan kontsumitzeko izango dira.

Bete txartela, Euskal Museoan edo Bilboko Aste Nagusiko Gida Pirataren webgunean:
www.bilbaoastenagusia.com

Eta gainera