Berreginen Museoak uztaileko marrazketa eta margolaritza ikastaroa trinkorako matrikula egiteko epea zabalduko du

  • Noiz

    2018/06/25(e)tik 2018/07/27(e)ra

  • Ordua

    10:00etatik 13:00etara

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Eskaintzen diren 50 plazetarako matrikula egiteko epea: ekainaren 12tik 22ra.

Berreginen Museoak, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren laguntzarekin, beste behin ere eskainiko du marrazketa eta margolaritza ikasteko aukera, eta, horren haritik, deialdia zabalduko du uztailean, ikastaro trinko bat eskaintzeko.

Ikastaro trinkoan, naturalaren marrazketan oinarritutako gaitasunak garatuko dira, eta, halaber, marrazketa-teknika zein -materialei eta sormen-proiektuei helduko zaie; gainera, beste ikasketa zentro batzuetan (adibidez, unibertsitateetan eta arte-eskoletan) sartzeko probak prestatuko dira.

Ikastaro hauek marrazketa zale guztiei zein Arkitektura eta Arte Ederretako ikasleei zuzenduta daude. 

Lekua: Mirasol Kondea kalea 2.

Ordutegia

Ekainaren 25etik uztailaren 27ra

Astelehenetik ostegunera
10:00etatik 13:00etara

Argibide gehiago

Tarifak:

Matrikularen prezioa 210 eurokoa da

Matrikulak Berreginen Museoan egin ahalko dira, Bilboko San Frantzisko kaleko 14. zenbakian.

Matrikula egiteko ordutegia:asteartetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era, eta 16:00etatik 19:00etara.

Eta gainera