Berreginen Museoak marrazketa eta pinturako uztaileko ikastaro trinkorako matrikula-epea ireki du

  • Noiz

    2017/06/26(e)tik 2017/07/27(e)ra

  • Non

    Bilboko Berreginen Museoa

  • Web

    Bisitatu

Marrazketa tailer trinkoa

Bilbao

Bilboko Berreginen Museoak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren menpekoak, marrazketan eta pinturan prestakuntza jasotzeko aukera eskaintzen du aurten ere, uztaileko ikastaro trinkoarekin.

Ikastaro trinkoan, marrazketa natural eta beste hainbat alderdi ere landuko dira: marrazketa eta sormenezko proiektuetarako teknikak eta materialak, beste prestakuntza zentroetarako (unibertsitateak eta arte-eskolak) sarrera-probak prestatzea, eta abar.

Ikastaroak marrazketa gustuko duen edozein pertsonari daude zuzenduta, baita Arkitektura eta Arte Ederretako ikasleei ere.

Ekainaren 26tik uztailaren 27ra

10:00etatik 13:00etara.
Astehelenetik Ostegunera

Tokia:

Conde Mirasol, 2 kalea

Ordutegia

Tarifak:

Matrikularen prezioa 210 eurokoa da.

Matrikulak Berreginen Museoan (San Frantzisko 14, Bilbo) bete ahal izango dira.

Eskaintzen diren 50 plazetarako matrikulak ekainaren 13tik 23ra bitartean formalizatu daitezke.

Matrikulen ordutegia: asteartetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara

Informazio gehiago

Telefonoa: 94 6790255
www.museoreproduccionesbilbao.org

Eta gainera