Berreginen Museoak Manuel Balsa “El Ruso” Aire Libreko Akuarela Lehiaketaren 10 urteak ospatuko ditu, Bilbo Zaharra talentuz betez

Berreginen Museoak Manuel Balsa “El Ruso” Aire Libreko Akuarela Lehiaketaren 10 urteak ospatuko ditu, Bilbo Zaharra talentuz betez
  • Noiz

    2018/05/26

  • Ordua

    08:30etatik 13:30era

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Hitzordua maiatzaren 26an izango da, eta erakunde bizkaitarrak parte hartzeko deia egiten die helduei zein umeei.

Lehiaketan parte hartzeko, beharrezkoa izango da aurretiaz izena ematea Berreginen Museoan.

Litekeena da irabazleek beren artelanak museoan ikusgai jarri ahal izatea.

Bilboko Berreginen Museoak Manuel Balsa “El Ruso" Aire Libreko X. Akuarela Lehiaketa antolatuko du aurten.

Interesa daukaten eta margolaritza maite duten guztiek parte hartu ahalko dute, umeek zein helduek.

Honezkero 10 urte bete dira Bilbo Zaharreko kaleak talentuz betetzen.

Ekitaldia maiatzaren 26an izango da, Bilbo Zaharrean.

Oraingo honetan, lehiaketaren helburua hauxe izango da: “Bilbo Zaharreko eta San Frantziskoko hiri-paisaia (eraikinak, plazak, parkeak, bazterrak...)” ondoen islatzen duen artelana aurkitzea.

Izen-ematea maiatzaren 21etik 25era bitartean (biak barne) egin ahalko da Bilboko Berreginen Museoan: Mirasol Kondearen kaleko 2. zenbakiko egoitzan, asteartetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara; edo San Frantziskoko egoitzan, asteartetik larunbatera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara.

Halaber, izen-ematea lehiaketaren egun berean (maiatzak 26) ere onartuko da, Bilboko Berreginen Museoan (San Frantzisko kalea 14), 08:30etik 10:00etara. Artistei frogagiri bana emango zaie, eta lehiaketaren egunean aurkeztu beharko dute. Epez kanpo ez da izen-ematerik onartuko.

Euskarriari (ohola eta akuarela-papera) San Frantzisko kaleko 14an jarriko zaio zigilua, 08:30etik 10:00etara. Jakin beharra dago euskarriaren alde biek ezin dutela 50 cm baino txikiagoak izan, ezta 116 cm baino handiagoak ere.

Egile bakoitzak artelan bakarra aurkeztu ahalko du. Artistek ekarri beharko dute lana egiteko beharrezkoa duten material guztia.

Sariak hauek izango dira:
Manuel Balsa “El Ruso” 1. saria: 1.000 €
Manuel Balsa “El Ruso” 2. saria: 500 €
Manuel Balsa “El Ruso” 3. saria: 250 €
Umeentzako sari berezia
Berreginen Museoaren margolaritza-ikastaroko ikasleentzako sari berezia.

Gaian adituak diren pertsonez osatutako epaimahaiak aukeratuko ditu artelan irabazleak.

Gainera, litekeena da aurkeztutako artelanetariko batzuk Berreginen Museoko gela batean ikusgai jartzea.

Margolaritzan interesa dutenentzat eta berau maite dutenentzat ekitaldi ezin hobea izango da.

Margolaritzaz gozatzera etor zaitez!Bilbo Zaharraz eta arteaz gozatzeko plan aparta.

Lehiaketaren oinarrien xehetasun guztiak Berreginen Museoaren webgunean aurkituko dituzu.

Ordutegia

08:30etatik 13:30era

Derrigorrezkoa da izena aldez aurretik ematea

Harremanetarako telefonoa
Mirasol kondea 944150231
San Frantzisko 14. 946790255

Eta gainera