Belako -Render me numb, trivial violence–

  • Noiz

    2018/02/24

  • Ordua

    21:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Itxarondako hirugarren diskoa.

Sustatzailea: Lastur Bookin.

Disko ausarta da, telebistak esplizituki zein inplizituki hedatzen dituen hainbat indarkeria moduren aurrean bihozgabe agertzen den gizarteaz hitz egiten duena.

Protesta-oihu bat genero indarkeriaren, iheslari eta immigranteen blokeoaren, politikarien ustelkeriaren eta abarren aurka.

Etorkizuna izateko –sarri, etxetik urrun– borrokatzen den eta eten sozialean eta teknologia berrien nahastean murgilduta dagoen belaunaldi baten ikuspegitik egindakoa.

BELAKOk hainbat sari jaso ditu: RNEren Ojo Crítico, Rolling Stoneren errebelazio saria, Iberian Music Awards edo Musika Independentearen Saria (MIN) zuzeneko onenari…

Inor ez dute epel utzi Primavera Sound, FIB, Mad Cool, BBK Live eta tamainako jaialdietan, post punk, rock, elektronika eta berrikusitako grunge soinuen nahasketa garaikide pertsonal horrekin…

Laster iragarriko dute nazioarteko bira ere. “Render Me Numb, Trivial Violence” izango da hurrengo pauso handia, une itzelez, abesti zoragarriz, bira luzez eta zuzeneko harrigarriz beteriko ibilbidean.

Ordutegia

21:00etan

Argibide gehiago

Tarifak

15,00€

Eta gainera