Bizkaia BBK Bekak

Bizkaia BBK Bekak

Gazteak

Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK Fundazioak Bizkaia BBK Beken lehen deialdia egin dute. Programa honi esker hamaika gaztek aukera izango dute lurraldeko sektore guztietako enpresek eskatzen dituzten titulazioak ikasteko nazioarte mailako erreferentziako zentroetan. Prestakuntza hori amaitu ondoren gazte bekadun horiek enpresa horietan egingo dute lan kalitatezko lan-kontratu batekin.

Lehen edizio honetan hamaika beka eskaintzen dira eta zuzkidura, guztira, 405.000 eurokoa da. Munta horrekin matrikulazio gastuak estaliko dira, eta baita hegazkinetako pasaiak, bisatuak, egoitza-baimenak, ostatua, mantenua, aseguruak eta sor daitezkeen bestelako gastu batzuk ere.

Bizkaia BBK Bekak 35 urtetik beherakoentzat dira, Bizkaian jaio direnak edo administrazio-egoitza lurraldean dutenak; gradu mailako unibertsitateko goi titulua eduki behar dute. Dena dela, hautespen-prozesuan lehentasuna edukiko dute eskaintzen den prestakuntzaren beharkizunei ondoen egokitzen zaizkien prestakuntzek edo lan-esperientziek.

Halaber, ikastaroa emango den hizkuntza menperatzen dutela egiaztatu beharko dute.

Bekak eskatzeko hautagaiek www.bbk.eus webeko “BBK eta Zu” atarian erregistratu behar dute eta bertan eskuragarri dagoen eskabide-formularioa bete. Atari horren bidez hautagaiek une oro ezagutu dezakete eskaera horren egoera eta aldaketak egin ditzazkete. Beketan izena emateko epea ez da oraindik zabaldu eta data zehazten denean jakinaraziko dute bai Aldundiak eta baita BBK Fundazioak ere.

Parte hartzen duten enpresak:

  • CIE (automozioa)
  • Euskaltel (big data)
  • Fineco (hub finantzarioa)
  • Gestamp (automozioa)
  • Iberdrola (big data eta energía)
  • ITP (aeronautika)
  • Maier (automozioa)
  • Mondragon (zilarrezko ekonomia)
  • Ormazabal (big data)
  • ZIV (energía)

Unibertsitateak eta titulazioak:

  • Strathclyde University (UK). MSc, PGDIP Data analytics.
  • Ecole Polytechnique + HEC Paris (F). Big Data for business.
  • HEC Paris (F). HEC Master in Management Grande Ecole (Majeure Digital).
  • HEC Paris (F). HEC Master in Management Grande Ecole (Management).
  • Cranfield University (UK). Aerospace Propulsion optionMSc in Thermal Power VU.
  • Strathclyde University (UK). Communications, Control & Digital Signal Processing.
  • European Institute of Innovation and Technology (bat baino gehiago daude) MSC Sense – Master in Smart Electrical Networks and Systems.
  • University of Tsukuba (Japón). Systems and Information Engineering.

Zure interesekoa izan daiteke ere bai