Basque Ecodesign Huben bekak

Bilbao

Abenduaren 21a arte zabalik egongo da epea Basque Ecodesign Hub-ek ematen dituen bekak eskatzeko, enpresetan proiektu ekoberritzaileak sustatzeko xedeaz, ekodiseinuko aditu gazteen laguntzarekin. 

Beka hauek Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoko Ekodiseinu Gelaren eta Basque Ecodesign Center laborategiaren ideiak batzen dituzte. Izan ere, aurreko bi ekimen hauek helburu berdina dute, produktu/zerbitzu jarangarrien garapena bultzatzea eta unibertsitate/enpresaren arteko elkarlana sustatzea.

Beketan aurretiazko prestatze-aldia dago eta, horren ostean, bekadunak enpresetan egongo dira lanean gutxi gorabehera sei hilabetez. Proiektu-motei dagokienez, ohikoenak produktu baten Bizi-Zikloaren azterketa, Produktuen Ingurumen-Adierazpena, UNE EN ISO 14006 arauaren arabera ekodiseinu-sistema ezartzea edo karbono-aztarnaren kalkulua dira.

Informazio gehiago

Basque Ecodesign Hub

http://www.basqueecodesignhub.eus/Contacte/Ficha.aspx?IdMenu=fa7afad5-2c9c-4d5c-828b-0fd9c20daf27&Idioma=eu-ES

Eta gainera