Balendin Berriotxoa Museoa

Balendin Berriotxoa Museoa

Museoak Balendin Berriotxoaren bizimoduari loturiko objektu eta dokumentuen bilduma berezia biltzen du. Hasieran museoa Santuaren jaiotetxean egon bazen ere, 1966az geroztik Elorrioko Santa Ana Komentuan dago. 2003an inauguratu ziren egungo instalazioak. Bertan Santuak familiarekin Elorrion eman zituen lehenengo urteak eta ondoren Logroñoko apaiztegian izan zuen prestakuntza-prozesua erakusten dira.

Gero, Filipinetara bidaia eta 1862an martirizatu zuten arte Tonkin-en (Vietnam) garatu zuen misiolari-jarduera eta bere erlikiak Bizkaira ekarri zituztenekoa erakusten dira. Bisita Santuaren beatifikazio- eta kanonizazio-prozesuari buruzko panel batzuekin amaitzen da. Dokumentu, argazki, mapa, testu autografo, margolan, urregintza-pieza eta oihal ezberdinek ilustratzen dute ibilbidea, eta baita Bizkaiko zaindarikide den Balendin Berriotxoaren bizitza eta lanarekin lotura zuzena izan zuten tresna ugarik ere.

Ordutegia

Astearte, ostegun, ostiral, larunbat, igandeetan: 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara

Argibide gehiago

Tarifak: Sarrera doakoa.

Web orria: www.museoberrio-otxoa.com

Erakusketa iraunkorra

Balendin Berriotxoa Museoa. Erakusketa iraunkorra

  • Tokia Balendin Berriotxoa Museoa
  • Data 01/01/2016(e)tik