B Tuber ikastaroa

B Tuber ikastaroa
  • Noiz

    2017/12/26(e)tik 2018/01/05(e)ra

  • Ordua

    10:00etatik 14:00etara

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioa elkarlanean B-Tuber egitasmoa abian jarriko dute 2017ko abenduaren 26tik urtarrilak 5a bitartean, Euskararen Etxean.

Bilbon erroldatutako 14-17 urte bitarteko gazteei YouTube plataforma ezagutarazteaz gain, bideoak euskaraz sortzera, editatzera, produzitzera, post-produzitzera animatzea da B-Tuberren helburu nagusia eta horretarako formakuntza saioak eskeiniko zaie.

Ikastaroaren irakasleak EHUko Informazio eta Komunikazio Zientzien fakultateko graduko hiru ikasle izango dira.

Hiru ikastaro eskeiniko dira, eta bakoitzak hiru goizetan gauzatuko da, egunero 4 orduz. Egun bakoitzak konpetentzia ezberdinak izango ditu, ikastaroa bukatzean gazteek YouTuber izateko argibide nagusiak ezagutuko dituztelarik.

Ikastaroaren edukia:

Lehenengo egunean: hurbilketa bat egingo da, hasteko bakoitzak kontsumitzen dituen YouBuberren edukiak aztertuz eta gustuko dituzten bideoen elementuak identifikatuz.

Ondoren 5 pertsonetako taldeak osatuko dira sortu nahi dituzten edukien arabera, kanalen gaia eta izena erabakiz: kirola, magia, argazkilaritza, marrazketa…

Sei eremu aukeratuko dira gazteen gustuen arabera eta esparru bakoitzean 5 kide batuko dira.

Behin izena zehaztuta kontu bat sortzeko jarraibideak eman eta honekin egin ditzazketen hainbat gauza azalduko zaizkie: beste kontuetara harpidetu, nortasun irudia aldatu, profila pertsonalizatu…

Bigarren egunean: bakoitzaren materialaren aukerak ezagutu eta grabatzen jarriko dira taldeak.

Bi irakasle egongo dira egun honetarako eta bakoitzak hiru talde lagunduko ditu grabaketa prozesuan.

Behin dana filmatuta muntatzen hasiko dira, horretarako “VideoPad” programa erabiliko da bi arrazoi nagusi direla eta: doan deskargatu daiteke eta Mac zein Windowserako balio du.

Horrela ikasleek haien etxeetan erabili ahal izango dutela ziurtatuko dugu.

Post-produkzioan lagungarriak izango zaizkien hainbat tresna eskainiko zaizkie: musika nola deskargatu, besteen edukiak erabili copyright arauak hautsi gabe…

Hirugarren egunean: haien bideoa kanalera igoko dute eta hura hedatzeko jarraibideak emango zaizkie.

Hasteko YouTube kontua sare sozialetara binkulatuz edukiak automatikoki argitaratzeko, baita bideoak programatzeko, nabarmentzeko eta ikustaldi gehiago lortzeko jarraitu beharrekoak: etiketak, izenburu eta deskribapenaren garrantzia, irudi nabarmendua…

Ikastaroa bukatzeko denon bideoak ikusiko dira eta beste taldeek haien iritziak botako dituzte hobetzera begira.

Ordutegia

Ikastaroaren datak eta ordutegiak:

  • Abenduak: 26, 27 eta 28. 10:00etatik 14:00etara, Euskararen Etxean.
  • Abenduak: 29, 30 eta urtarrilak 2. 10:00etatik 14:00etara, Euskararen Etxean.
  • Urtarrilak: 3, 4 eta 5. 10:00etatik 14:00etara, Euskararen Etxean.
  • Huzkuntza: euskaraz
  • Adina: Bilbon erroldatutako 14-17 urte bitarteko gazteak
  • Izen emate epea: azaroak 27 – abenduak 17 bitartean

Formularioa osatu:

  • Abenduak 26, 27, 28: https://goo.gl/forms/xnhzmAUVSJYk6Aka2
  • Abenduak 29, 30, urtarrilak 2: https://goo.gl/forms/fLvhcIQnhn5iLe9y2
  • Urtarrilak 3, 4, 5: https://goo.gl/forms/HaElL8kzM9p8GTN62

Eta gainera