Azkuna Zentroak Antoni Miraldaren “Janari Santua” lana inauguratu du Bilboko Berreginen Museoan

  • Noiz

    2017/06/03(e)tik 2017/10/01(e)ra

  • Non

    Bilboko Berreginen Museoa

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Azkuna Zentroak, Antoni Miralda artistaren lana ekarriko du Bilbora, Vicent Todolík komisariatua. Bi egoitza izango ditu: Janari Santua lana hartuko duen Bilboko Berreginen Museoa eta Azkuna Zentroko Erakusketa Aretoa. Bertan, Bartzelonako Museu d'Art Contemporanitik (MACBA) datorren erakusketa inauguratuko du ekainaren 7aneta Azkuna Zentroko espazioetara egokitu dena.

Janari Santua (1984-1989) – Bilboko Berreginen Museoa

Janari Santuak artistak New Yorkeko Spanish Harlemen eta Miamin aurkitu zuen santutasunarengan duen  liluramendua agerian uzten du. Bilboko Berreginen Museoan aurkeztuko den instalazio honetan, inposiziozko kristautasunaren harremanen inguruan hausnartuko da, baita yoruba erlijioaren biziraupen mekanismoak eskaintzaren sinbologia eta janariaren bidez. Janari Santua New Yorkeko Auzoaren Museoan,1984an, eta  Pariseko La Grande Halle de la Villetten, 1989an, aurkeztu zen, beste zentro batzuen artean. Janari Santua instalazioa Bilboko Berreginen Museoan ikusgai egongo da ekainaren 3tik urriaren 1era arte.

Ordutegia

Asteartetik larunbatera:

  • Goizez: 10:00etatik 13:30etara
  • Arratsaldez: 16:00etatik 20:00etara

Igandeak:

Goizez: 10:00etatik 14:00etara

Astelehena

Itxita

Argibide gehiago

Tarifak:

  • Sarrea orokorra: 3,00 €
  • Murriztua (ikasleak eta 10 pertsona baino gehiagoko taldeak): 1,50 €
  • Doainekoa: pentsionistak, 10 urte baino gutxiagoko umeak eta irakasleak
  • Osteguna: Museoaren eguna

Eta gainera