Laguntza bai, kontrola ere bai

Laguntza bai, kontrola ere bai

Bizkaiko Foru Aldundiak, urtean, jarraipen sistematikoa eta koordinatua egingo du, kontrolatzeko ea baldintzak eta helburuak betetzen diren ematen diren prestazioei (16.000tik gora) eta Bizkaiko gizarte-zerbitzuen zentroei dagokienez (350etik gora).

2017-2019 Gizarte-zerbitzu eta -prestazioak ikuskatu eta kontrolatzeko Plan Orokorraren helburua da gizarte-zerbitzuen efikazia eta kalitatea hobetzea, laguntza behar duten guztiek laguntza badutela bermatzeko. Gainera, planari esker, indartu egingo dira baliabideen erabilera egokia bermatzeko dagoeneko abian dauden ekintzak guztiak.

Foru Erakundeak herritarrekin izan dituen bilera guztietan adierazi den eskaera sozial baten ondorio da plana.

Hain zuzen, neurri hauek ezartzen ditu:

  • Zerbitzu eta prestazio sozial guztien kontrola sustatzea, egiaztatuz baldintzak betetzen direla eta erabilera egokia egiten dela
  • Ikuskapenaren bidez kontrol zehatza egitea, Bizkaian ematen diren gizarte-zerbitzuen kalitatea ziurtatzeko
  • Kudeaketa aurreratua, interoperabilitatea eta administrazio arteko datu-trukea bultzatuko dira, kontrol mekanismo berritzaileak sartzeko, gizarte-zerbitzuak eskuratzeko prozedurak errazteko, erantzunean efizientzia hobetzeko eta kontrola areagotzeko.
  • Ebaluazio- eta pedagogia-eginkizuna garatzea, zentroen funtzionamendua hobetzeko, eta zentroetan arretaren kalitatea hobetzeko neurriak hartzea.

Gizarte-zerbitzu eta -prestazioak ikuskatu eta kontrolatzeko Plan Orokorra urte anitzekoa da, 2017-2019 bitarteko urteetan garatuko baita.