Lagundu iezaguzue gaztelugatxe hamarkadako kokaleku zinematrografikorik onena bihurtzen Europan

San Juan de Gaztelugatxe

Euskera eta kultura

Europan hamarkadako kokaleku zinematografikorik onena izateko aukeratutakoen artean dago Gaztelugatxe. Kostaldeko paraje enblematikoa hamaika kokaleku finalisten artean dago, Juego de Tronos deritzon telesailaren filmatze-lanei esker.

European Filming Commision Network -Red de Film Commissions Europea erakundea arduratzen da azken hamarkadako kokalekurik onenak aukeratzeaz.

Jendearen bozketaren bidez aukeratzen da kokalekurik onena , eta, aurten, azaroaren 7an jakinaraziko da zein den irabazlea.

Europarrek erabaki beharko dute azken hamar urteetan filmak, telesailak edo dokumentalak filmatu diren hirien, uharteen, espazio historiko eta arkeologikoen, mendi eta haran ikusgarrien eta bestelako kokalekuen artean, eta urriaren 25a izango dute botoa emateko azken eguna.

Zuek ere botoa ematea nahiko genuke, hala lagunduko baitiguzue Bizkaiaren irudia nazioartean sustatzen eta, jakina, Gaztelugatxe bezalako toki enblematiko eta berezi bat Europa osoan ezagutarazten.

Botoa emateko, www.cineuropa.org web-orrira sartu behar zara.

Bozkatzeko, berariaz prestatuko inprimakian baliozko helbide elektroniko bat sartu behar duzu, zeinera botoa baliozkotzeko esteka bat duen mezu elektroniko bat helduko den. Ezinbestekoa da klik egitea esteka horretan, botoa baliozkoa izateko. Boto bana baino ezin da eman; birritan edo gehiagotan bozkatuz gero, azken botoa besterik ez da kontuan hartuko.

Animatu zaitez eta lagundu iezaguzu Gaztelugatxe hamarkada honetako kokaleku irabazle bihurtzen!

Argibide gehiago

Botoa emateko, www.cineuropa.org web-orrira sartu behar zara.