Atyla. Training ship

  • Noiz

    2016/11/28(e)tik 2017/04/18(e)ra

  • Ordua

    Larunbata eta igandeetan: 11.00etatik 19.00etara.

  • Non

    Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa

  • Web

    Bisitatu

Atyla. Training ship

Bilbao

2014an Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak eta ATYLA-ren armadoreak sinatutako akordioarekin, ATYLAk operazioetarako Museoan kokatu du bere portu basea. Museoko jarduera didaktikoetan parte hartzeaz gain, asteburuetan ontzia bisitagai egondo da 11:00etatik 1 9.00etara. Astean zehar Atyla eskola taldeentzat egongo da soilik irekita.

ATYLA nazioarteko eskola ontzia, bi mastadun itsasontzi klasikoa da, 31 m-ko luzera eta 7m-ko zabalerarekin. Eskuz eraiki zuten 1980 eta 1984 artean eta gaur egun, Europan barrena nabigatzen du bela formazioa eskainiz. Euren helburuetariko bat belazko nabigazioaren bidez oinarrizko gaitasunak irakastea da, hala nola adorea, komunikazioa eta talde lana. Jarduera hauek edozeini zabalduta daude eta ez solilik marinel bilakatu nahi dutenei. Izan ere, ATYLAn ontziratzeko ez da beharrezko itsasoan esperientzia izatea.

1953an Sorian, Esteban Vicente Jimenezek, piraguista profesionala berau, amets bat izan zuen: egurrezko ontzi bat eraikitzea. Munduari bira ematea ahalbidetuko zion ontzi sendo bat.

Soria eta kostaldearen arteko 250 km-tako distantzia, Estebanentzako ez zen eragozpen izan 1980an ontzia diseinatzen hasteko erriberako arotzen estandarrak jarraituz. Francisco Lasa Echarri itsas ingeniariak proiektua baimendu ondoren, hainbat lagun eta boluntarioen laguntzarekin ontziaren eraikuntza hasi zuten. 

Barrukaldea eta mastak Vinuesako egurrez zizelkatu zituzten eta kroskoa iroko egurrez eraiki zuten. Ondoren, 6 kamioi handitan egurrezko pieza guztiak Lekeitiora garraiatu zituzten. Lekeition eraikiko zuten ontziaren zatirik gehiena eta bertan uretaratu zuten 1984ko maiatzaren 15ean.

Ordutegia

Negua
Asteartetik ostiralera:
10:00etatik 18:00etara
Larunbat, igande eta jaiegunetan:
10:00etatik 20:00etara 

Uda
Asteartetik igandera eta jaiegunetan:
10:00etatik 20:00etara 

Argibide gehiago

Tarifak:
Orokorra: 6 €
Murriztua: 3,5 €
Doan: 6 urtetik beherako haurrak 

Astearteetan doakoa da, uztail eta abuztuan izan ezik. 

Tarifak:
Dohainik Museoko sarrerarekin
 
Soilik Atyla bisitatzeko:
Helduak - 2€
Murriztua - 1€
6 urtetik beherakoak - dohainik

Eta gainera