Atyla. Training Ship

  • Noiz

    2017/09/16(e)tik 2018/06/30(e)ra

  • Non

    Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa

  • Web

    Bisitatu

Atyla. Training Ship

Bilbao

Irailaren 16an Atyla eskola ontzia Bilbora itzuliko da, bere portu basera.

Bere egonaldia negu osoan zehar luzatuko da. 

Aurki gure web orrialdean informazio gehiago eskainiko dugu.

Aurten ere, Atyla ontziak Museoarekin duen akordioari esker, Itsas Museoko kaiak Atyla-ren portu base bilakatuko dira.

Museoko hezkuntza jardueratan parte hartzeaz gain, asteburuetan ontzia bisitagai egongo da Museoko bisitarientzat.

ATYLA eskola ontzia

ATYLA nazioarteko eskola ontzia, bi mastadun itsasontzi klasikoa da, 31 m-ko luzera eta 7m-ko zabalerarekin. Eskuz eraiki zuten 1980 eta 1984 artean eta gaur egun, Europan barrena nabigatzen du bela formazioa eskainiz. Euren helburuetariko bat belazko nabigazioaren bidez oinarrizko gaitasunak irakastea da, hala nola adorea, komunikazioa eta talde lana. Jarduera hauek edozeini zabalduta daude eta ez solilik marinel bilakatu nahi dutenei. Izan ere, ATYLAn ontziratzeko ez da beharrezko itsasoan esperientzia izatea. 

1953an Sorian, Esteban Vicente Jimenezek, piraguista profesionala berau, amets bat izan zuen: egurrezko ontzi bat eraikitzea. Munduari bira ematea ahalbidetuko zion ontzi sendo bat.

Soria eta kostaldearen arteko 250 km-tako distantzia, Estebanentzako ez zen eragozpen izan 1980an ontzia diseinatzen hasteko erriberako arotzen estandarrak jarraituz. Francisco Lasa Echarri itsas ingeniariak proiektua baimendu ondoren, hainbat lagun eta boluntarioen laguntzarekin ontziaren eraikuntza hasi zuten.

Barrukaldea eta mastak Vinuesako egurrez zizelkatu zituzten eta kroskoa iroko egurrez eraiki zuten.

Ondoren, 6 kamioi handitan egurrezko pieza guztiak Lekeitiora garraiatu zituzten. Lekeition eraikiko zuten ontziaren zatirik gehiena eta bertan uretaratu zuten 1984ko maiatzaren 15ean.

Ordutegia

Neguko ordutegia

  • Asteartetik ostiralera: 10:00etatik 18:00etara.
  • Larunbatetan, igandeetan eta jai egunetan: 10:00etatik 20:00etara.
  • Astelehenetan: itxita.
  • Astearteetan: sarrera dohainik (Ikasturtean zehar, irailetik ekainera bitartean)

Udako ordutegia

  • Asteartetik igandera: 10:00etatik 20:00etara.
  • Astelehenetan: itxita.

Argibide gehiago

Tarifak:

Dohainik Museoko sarrerarekin

Soilik Atyla bisitatzeko

  • Helduak – 2 €
  • Murriztua – 1 €
  • 6 urtetik beherakoak - dohainik

Eta gainera