Atapuerca: 4 Buru-hezurra

  • Noiz

    2017/05/18(e)tik 2017/10/15(e)ra

  • Non

    Arkeologi Museoa

  • Web

    Bisitatu

Atapuerca: 4 Buru-hezurra

Bilbao

Erakusketak, Burgoseko Museo de la Evolución Humana-k diseinatua eta ekoiztua, Atapuerkako multzo arkeologikoko Hezurren Leizean aurkitutako buru-hezurretariko bat ezagutzera eman nahi du. 4 Buru-hezurra da hau (Agamenon ere deitua), neandertalen aurrekoa, 430.000 urteko antzinakotasunarekin.

Honen ikerketa Giza Eboluzioaren Historia ezagutzeko gakoa bihurtu da. Honekin batera, Euskal Herriko giza hezurrik zaharrena aurkezten da, Lezetxiki kobazuloko (Arrasate-Mondragon, Gipuzkoa) humero bat.

Ordutegia

  • Asteartetik larunbatera
    10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era
  • Igande eta jaiegunetan
    10:30etatik 14:00etara

Argibide gehiago

Orokorra:
3,50 €
Tarifa murriztua:
1,75 € (erretiratuen txartela; 65 urtetik gorakoak; 26 urtera arteko gazteak; desgaituak; langabetuak eta 10eko taldeak edo hortik gorakoak)
Bisita gidatuak:
10 € (gutxienez 10 pertsona), aurretik deitu behar da
Eskola taldeak:
ikasleko 1 €
Doako sarrera:
12 urtetik beherakoak; Museoen Nazioarteko Eguna (maiatzaren 18a) eta ICOM txartela
Museoaren eguna: ostirala

Eta gainera