Aste Santuko Pausoen Museoa. Erakusketa iraunkorra

  • Noiz

    2016/01/01(e)tik

  • Non

    Aste Santuko Pausoen Museoa

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Bilboko Aste Santuko Pausoen Museoak Bilboko tailuari buruzko erakusketarik garrantzitsuenetarikoa du. 

Aste Santua herri adierazpen erlijiosoa da eta bere balio kultural, artistiko eta historikoa ukaezinak dira.

Prozesioaren pauso bakoitzak Jesu Kristoren Pasioaren, Heriotzaren eta Pizkundearen eszena irudikatzen du. Ildo horri jarraiki, Afari Santuaren, Atxilotzearen, Zartailuen edo Gurutziltzaketaren pausoak, tamaina naturala baino pixka bat handiagoak, kristauen fedearen unerik garrantzitsuenen irudietan erakusketa dira. Horiekin batera, egiazko arte obra bezala irudiak eusteko erabiltzen diren tronu batzuk gailentzen dira.< p/>

Tailuak XVIII. eta XX. mendeetako lanak dira eta hamahiru prozesio pausoetan antolatu dira. Zaletuek asko bikaintzat jo dituzte.

Pausoen Museoa honakoekin osatzen da: balio handiko brodatuen eta urregintzaren erakusketa, gure Aste Santuko historiaren argazki sorta, Jesu Kristoren herri biziari buruzko dioramen erakusketa ederra eta anaikide bilbotarren jantziak. Horrekin guztiarekin Bilboko Aste Santuan zehar ibilbide atsegina eta osoa osatzen da.

Pausoen erakusketa iraunkorra:

  • Hiribilduko Kristoa
  • Barkamenaren Kristo Santua
  • Bakardadearen Andre Maria
  • Harrapatzea
  • Gurutzea bizkarrean
  • Arantzekin koroatzea
  • Errukiñe Andre Maria
  • Baratzeko otoitza
  • Jaistea
  • Azkeneko afaria
  • Ecce Homo
  • Kristo etzana
  • San Joan
  • Hiru gurutzeak
  • Nazareteko Jesus, gure aita
  • Nekane Ama Birjina
  • Jesus Anases aurrean
  • Jesus enborrean lotuta
  • Lignum Crucis
  • Topaketa
  • Zartadak
  • Astotxoa
  • Itxaropenaren Andre Maria
  • Maitasunaren Jesus, gure aita
  • Samintasunaren Andre Maria
  • Pasioaren Jesus Aita
  • Umiltasunaren Kristo Santua
  • Karitate Andre Maria
  • Hatz ikuzketa
  • Erramu eta Agurtzane Andre Maria
  • Magdalena Andre Maria

Ordutegia

  • Asteartetik ostiralera:
    11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:30era 
  • Larunbatetan:
    11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara 
  • Igandeetan:
    11:00etatik 14:00etara
  • Itxita: astelehenetan, Aste Santuan eta aurreko nahiz ondorengo asteetan

Argibide gehiago

Tarifak:

  • Orokorra: 2 € 
  • Taldeak: 1 € 
  • Doakoa: erretiratuak eta 10 urtetik beherakoak

Eta gainera