angle-left Aste Santuko Pausoen Museoa

Aste Santuko Pausoen Museoa

Aste Santuko Pausoen Museoa

Bilboko Aste Santuko Pausoen Museoak Bilboko tailu garrantzitsuenen erakusketa du.

Aste Santua herri adierazpen erlijiosoa da eta balio kultural, artistiko eta historikoa ukaezinak dira. Prozesio pauso bakoitzak Jesukristori dagokion Pasioaren, Heriotzaren eta Berpiztearen eszena bat irudikatzen du.

Ildo horri jarraiki, Afari Santuaren, Harrapatzearen, Zartaden eta Gurutziltzatzearen pausoak, naturala baino tamaina handiagoan, fede kristauaren unerik garrantzitsuenak kontuan hartuta, irudien erakusketa bihurtzen dira. Horiekin batera, irudiak eusteko erabiltzen diren tronu batzuen artelanak azpimarra daitezke.

Tailuak XVIII. eta XX. mendekoak dira. Hamahiru prozesio pauso daude eta adituek asko eta asko bikaintzat jo dituzte.

Pausoen Museoa ondorengoekin osatzen da: balio handiko brodatu eta urregintzako erakusketa, Aste Santuko historiari buruzko argazki sorta, Jesukristoren jendarteko biziari dagozkion dioramen erakusketa eta Bilboko anaikideen jantziekin. Nolanahi ere, horrekin guztiarekin Bilboko Aste Santuan zehar ibilaldi atsegin eta osoa egin daiteke.

Ordutegia

  • Asteartetik ostiralera: 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:30era
  • Larunbatetan: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
  • Igandeetan: 11:00etatik 14:00etara
  • Astelehenetan, Aste Santuan eta aurreko nahiz hurrengo asteetan itxita.

Argibide gehiago

Tarifak:

  • Orokorra: 2 €
  • Taldeak: 1 €
  • Doakoa: erretiratuak eta 10 urtetik beherakoak

Web orria: www.museodepasosbilbao.org