Aste Nagusiko Erraldoi eta Buruhandiak Euskal Museora iritsi dira!

  • Noiz

    2017/06/28(e)tik 2017/09/03(e)ra

  • Non

    Euskal Museoa

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Euskal Museoak hainbat jarduera eskainiko ditu ekainaren 28tik aurrera: erraldoien eta buruhandien erakusketa, kalejira, lehiaketak, gaztetxoentzako tailerra eta Txiki-Erraldoien 1. Topaketa Handia.

Euskal Museoak ateak irekiko dizkie aurten ere Bilboko Aste Nagusiko Erraldoi eta Buruhandi ospetsuenei.

Egitarau betea eskainiko du, honako jarduerekin: ekainaren 28tik irailaren 3ra klaustroan ikusgai egongo den erakusketa (uztailaren 30ean Gasteizera bidaiatuko dute, Erraldoi, Buruhandi, Zaldi eta Txanken Konpartsaren mendeurrena ospatzeko); kalejira Zazpikaleetatik, Museoaren inguruan, Erraldoien Ondalan Konpartsaren eskutik, erakusketari hasiera emateko; zenbait lehiaketa saridun; txikienentzako tailerra uztailean, euren neurrira egindako erraldoi ospetsuak dantzarazten ikasteko, eta gomazko Txiki-Erraldoien 1. topaketa handi ikusgarria.

  • Ekainak 28: ‘Bilboko Erraldoiak eta Buruhandiak’ erakusketaren hasiera.
  • Uztailak 5: Kalejira Zazpikaleetatik, Erraldoien Ondalan Konpartsaren eskutik. 17:00etik – 19:00etara (Euskal Museotik irtengo dira).
  • Uztailak 6, 13 eta 20: ‘Erraldoiak Dantzarazten’ tailerra klaustroan, Erraldoien Ondalan Konpartsaren eskutik.
  • Uztailak 21: Gomazko Erraldoi-Txikien 1. Topaketa Handia Euskal Museoan. 11:00etatik – 14:00etara.

4 metro baino gehiagoko pertsonaiak, adibidez, Ingelesa, Bilbotarra (1988) edo Pitxitxi eta Lina (1998), Museoko klaustroan zehar sakabanatuta egongo dira, Mikeldi zaintzen. Guztira, 12 Erraldoik eta beste horrenbeste Buruhandik osatzen dute erakusketa, eta urterik urte gero eta bisitari gehiago erakartzen dituzte.

Aste Nagusian, klaustrotik aterako dira egunero, hiriko kaleetan zehar ibiltzeko. Aukera paregabea, heldu zein gazteek Bilboko Erraldoi klasikoez goza dezaten.

Ordutegia

  • Astelehenetan: 10:00etatik 19:00etara
  • Asteazkenetik ostiralera: 10:00etatik 19:00etara
  • Larunbatetan: 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara
  • Igandeetan: 10:00etatik 14:00etara
  • Astearteetan: Itxita

Argibide gehiago

Tarifak

Orokorra:
3 €
Murriztua:
1,5 €
(Ikasleak eta Taldeak 10 lagunetik gorako)
Dohainik:
Museoaren Eguna (ostegunero)
Museoaren Lagunak
ICOM
12 urtetik beherakoak
65 urtetik gorakoak
Urritasun pertsonak
Langabetuak
Kazetariak
BilbaoCard txartel turistikoa:
2 €
Gazte-txartela:
sarrera 2x1

Eta gainera