Artigas-Arraiz, hondakinei buruzko Bizkaiko Interpretazio Zentroa

Bere instalazioetan prestakuntza programak egiten dira hiri-hondakinei buruz. Horretarako, tailerrak, ikus-entzunezko proiekzioak eta erakusketa interaktiboko bisitak egiten dira, prozesu hau hobeto ulertzeko (jatorria, kudeaketa eta tratamenduak, baita horren aprobetxamendua eta behar bezalako deuseztatzea ere). Bisita gidatuak, goizez eta arratsaldez, ikastetxe eta elkarteentzat, etxeko hondakinen kudeaketa integralari buruz.

Ordutegia

9:00etatik 14:00etara astelehenetik ostiralera ikastetxeetarako.

Gainontzeko erakunde eta elkarteekin ordutegia adosten da.

Argibide gehiago

Telefono zenbakia:
628 309 894
Email-a:
artigas@haizelan.com