Artelan Berreginen Museoak 2017-2018 ikasturterako marrazketa eta pintura ikastaroetarako matrikula-epea ireki du

  • Noiz

    2017/09/12(e)tik 2017/09/29(e)ra

  • Non

    Bilboko Berreginen Museoa

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Eskaintzen diren 125 plazetarako matrikulak irailaren 12tik 29ra bitartean formalizatu daitezke.

Bilboko Artelan Berreginen Museoak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren menpekoak, marrazketan eta pinturan prestakuntza jasotzeko aukera eskaintzen du aurten ere, 2017-2018 ikasturteko ikastaroen deialdiarekin. Eskaintzen diren 125 plazetarako matrikula-epea irailaren 12an  irekiko da, eta irailaren 29an itxiko da.

Ikasturtean zehar, marrazketa natural, akuarela, olio eta berniz eta akrilikoen trebetasunak garatuko dira; era berean, beste hainbat alderdi ere landuko dira: marrazketa eta sormenezko proiektuetarako teknikak eta materialak, beste prestakuntza zentroetarako (unibertsitateak eta arte-eskolak) sarrera-probak prestatzea, eta abar.

Ikastaroak marrazketa gustuko duen edozein pertsonari daude zuzenduta, baita Arkitektura eta Arte Ederretako ikasleei ere, eta hiru hiruhilekotan bereizten dira:

  • Urriaren 2tik abenduaren 22ra
  • Urtarrilaren 9tik martxoaren 23ra
  • Apirilaren 10etik ekainaren 22ra

Ordutegia

Klaseek bi orduko iraupena dute, eta honako txandak ezarriko dira:

  • Astearte eta ostegunetan, 10:30etik 12:30era / Asteazken eta ostiraletan, 10:30etik 12:30era
  • Astearte eta ostegunetan, 16:00etatik 17:50era / Asteazken eta ostiraletan, 16:00etatik 17:50era
  • Astearte eta asteazkenetan, 18:10etik 20:00etara

Argibide gehiago

Tarifak

  • Matrikularen prezioa 95 eurokoa da hiruhileko baterako, 185 eurokoa bi hiruhilekorako, eta 280 eurokoa hiru hiruhilekoko ikasturte osorako.
  • Pentsiodun, erretiratu, minusbaliotasun duen pertsona, familia ugariko kide, langabe eta ikasleentzat 65, 130 eta 195 eurokoa izango da, hiruhileko bat, bi edo hirurako, hurrenez hurren.

Informazio gehiago

Matrikulak Berreginen Museoan (San Frantzisko 14, Bilbo) bete ahal izango dira.

Eta gainera