Artearen ibilbidea

Artearen ibilbidea
  • Noiz

    2018/01/30(e)tik 2108/06/30(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Arte Ederren Museoarekin eta BBKrekin lankidetzan abiarazitako ekimen batean, Artearen ibilbidea / La ruta del arte aurkeztu du, museoko bilduma iraunkorreko maisulanen kalitate handiko 40 erreprodukziok osatutako erakusketa ibiltaria, alegia.

Bost hilabetez –gaurtik, urtarrilak 30, ekainaren 30era arte–, erakusketa kalera irten eta Bizkaiko ia 60 udalerritara iritsiko da, herritarren arterako sarbidea protagonista handitzat izango duen bidaia batean.

Proiektua Bilboko Arte Ederren Museoa bere sorreraren 110. urteurrena ospatzen ari den urtean sortu da, helburu nagusi dituela museoko bilduma zabaltzea eta herritarrak artera hurreratu daitezen sustatzea museoko harresietatik kanpora.

Horrela, publikoa obrekin kontaktuan sartu ahal izango da, pinakotekako ondare komun aberatsaren kontzientzia hartu ahal izango du, eta ezagutu ahal izango ditu, proposamen berezi honen bidez, museoan gordeta dauden hainbat arotako maisu handien eta artearen historiako eskolen margolanak.

Tamaina errealean eta bereizmen handian erreproduzitu diren 40 obra hautatu dira; kasu batzuetan, osorik, eta beste batzuetan, xehetasunak. Horien egileen artean honako artista ospetsu hauek daude:
Edi Aroko anonimo katalana, Bartolomé Bermejo, Jan Mandijn, Martin de Vos, Greco, Frans Pourbus, Orazio Gentileschi, José de Ribera, Francisco de Zurbarán, Anton van Dyck, Pieter Fransz de Grebber, Juan de Arellano, Bartolomé E. Murillo, Luis Paret, Francisco de Goya, Anselmo Guinea, Mary Cassatt, Paul Gauguin, Joaquín Sorolla, Darío de Regoyos, Adolfo Guiard, Ignacio Zuloaga, José Gutiérrez Solana, Valentín de Zubiaurre, Aurelio Arteta, Juan de Echevarría, Robert Delaunay, Daniel Vázquez Díaz, Antonio de Guezala, María Blanchard, Nicolás de Lekuona, José María de Ucelay, Antoni Tàpies, Francis Bacon, Agustín Ibarrola, Antonio Sistiaga, Balerdi, Vicente Ameztoy, Alfonso Gortázar eta Eduardo Arroyo.

Garapen teknikoa
Obren irudiak Chromaluxen inprimatuta daude, erresistentzia eta iraunkortasun handiko aluminiozko euskarri zurrun bat, inpresio digitaleko teknika berritzaile bat erabilita, sublimazioa; horrek ahalbidetu du obren xehetasunak zehaztasun harrigariz erreproduzitzea, eta fideltasun handiz koloreari dagokionez. Proiektuaren garapen teknikoa Bizkaiko Estudios Durero enpresak egin du.

Proiektua eta proposamen didaktikoa
"Museo ibiltariaren" proiektu honen koordinatzailea Miriam Alzuri izan da, pinakotekako Erakusketa Sailekoa; berak egin ditu komentarioak ere, premisatzat harturik hautatutako obra bakoitza ulertu eta gozatzea erraztuko duten irakurketa bisualeko gakoak ematea.

María Victoria Antoñanzas eta César Ochoa, berriz, Hezkuntza eta Kultur Ekintza Sailekoak biak, proposamen didaktikoa egiteaz arduratu dira; horretan, batetik, hezitzaile batek publikoari lagunduko dio, ibilbidean orientabideak emanez eta parte-hartzaileen galderei erantzunez, eta, bestetik, bisita dinamizatuak eskainiko zaizkio zenbait kolektibori.

Bisita dinamizatuak
Erakusketa osatzen duen zati funtsezko gisa, bisita dinamizatuak eskainiko dira, dohainik, bereziki ikasleentzat diseinatuak (DBH, Batxilergoa eta LH), bai eta kolektibo eta elkarte kulturalentzat ere.
Bisita horietarako ordutegia 10:00etatik 11:30era eta 16:00etatik 17:00etara izango da, 30 minututik behin, eta 25 laguneko taldeetan gehienez.

Parte hartuko duten udalerrien zerrenda
Artearen ibilbidea / La ruta del arte erakusketak Bizkaiko geografia osoan zehar bidaiatuko du, bost hilabetez udalerri hauek bisitatuz:
Bilbo, Sondika, Loiu, Derio, Zamudio, Larrabetzu, Lezama, Mungia, Erandio, Getxo, Leioa, Sopela, Urduliz, Plentzia, Bakio, Bermeo, Mundaka, Elantxobe/Ibarrangelu, Kortezubi, Gautegiz Arteaga, Gernika, Ondarroa, Markina, Lekeitio, Zornotza, Dima/Zeanuri, Arteaga, Artea, Zeberio/Igorre, Lemoa, Bedia, Durango, Iurreta, Ermua, Berriz/Abadiño, Elorrio, Basauri, Galdakao, Etxebarri, Arrigorriaga, Ugao-Miraballes, Urduña, Orozko, Zalla, Balmaseda, Güeñes/Sodupe, Karrantza, Sopuerta, Turtzioz-Lanestosa, Barakaldo, Sestao, Portugalete, Santurtzi, Zierbena-Ortuella, Abanto-Zierbena, Muskiz, Trapagaran, Bilbo-Ibaiondo, Bilbo-Deustu, Bilbo-Rekalde, Bilbo-Begoña, Bilbo-Uribarri, Bilbao-Abando, Bilbo-Otxarkoaga, Bilbo-Basurtu/Zorrotza, Berango, Getxo, Markina.

Informazioa eta erreserbak
94 439 61 41 telefonoan, astelehenetik ostiralera, 008:00etatik 15:00etara

Ibilbidea eta informazioa
http://www.bizkaiagoazen.eus/aktibitateen-agenda/?lang=es

Babeslea
BBK
Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan

 

Eta gainera