Artea ikasbide 2018

Artea ikasbide 2018
  • Noiz

    2018/06/12(e)tik 2018/09/16(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Artea ikasbide izeneko heziketa programaren baitan, erakusketa honek 2017-18 ikasturtean zehar 6 eta 12 urte bitarteko 140 eskola-haurrek egindako lanak aurkezten ditu.

Proiektu honetan, sei artista —Elssie Ansareo, Naia del Castillo, Iñaki Gracenea, Maider López, Manu Muniategiandikoetxea eta Jorge Rubio— hainbat eskolatara joan dira eta ikasleekin eta irakasleekin lanean jardun dira, Lehen Hezkuntzako curriculuma sendotzeko, artea erreminta gisa erabilita.

Arteari buruz hitz egiteak eta sorkuntza prozesuan parte hartzeak lagundu egiten die ikasleei, curriculum gaiak irudimenarekin eta modu pertsonalean sakondu dezaten.

Jarduerek lotura zuzena dute heziketa-gai desberdinekin: esaterako, Zientziak, Gaztelera edo Matematikak.

Horrela, errealitatea ezagutzeko, esploratzeko eta ulertzeko tresna bilakatzen da artea.

Askotariko diziplina eta tekniken bidez (besteak beste, argazkigintza, pintura, eskultura edo performancea), norbanakoaren adierazpenaren balio eta sormen askatasuna indartzen dira.

Ordutegia

Asteartetik igandera:
10:00etatik 20:00etara 
Astelehenetan: itxita, uztail eta abuztuan izan ezik
Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita
Abenduaren 24an eta abenduaren 31n museoak 17:00etan ixten du.

Argibide gehiago

Tarifak
Museoaren tarifak programazio artistikoaren eta bisitariaren profilaren arabera aldakorrak dira. 
Sarrerak jardunaldi guztian zehar museoaz gozatzeko aukera ematen du, beraz, irten eta berriz sartzeko aukera dago.
Sarreren aldez aurretiko salmenta: www.guggenheim-bilbao.es online ticketak aukeran.

Eta gainera