Artea ikasbide, 2017

  • Noiz

    2017/06/13(e)tik 2017/09/17(e)ra

  • Non

    Guggenheim Bilbao Museoa. Hezkuntza gunea

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Sei eta hamabi urte bitarteko 113 ikaslek, EAEko eskoletakoak, Museoko hezkuntza gunean erakusgai dauden artelan berezi hauek sortu zituzten.

Artea ikasbide egitarauak eskola curriculumeko gaien ikasketa errazten du jolasaren eta artegintzaren bidez. 3.000 eskola-ume inguruk parte hartu dute Artea ikasbide programan, 1998an lehen edizioa ospatu zenetik. Guggenheim Bilbao Museoaren XX. Urteurrenarekin batera, programa arrakastatsu honek 20 urte bete ditu.

Urte horietan zehar 6 eta 12 urte arteko haurren, artisten, irakasleen eta Museoko hezitzaileen arteko topaketa emankorrak gertatu dira.

Programaren erakusketa, hasieratik BBKren babesarekin eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin elkarlanean antolatu da, eta ekainaren 13an hasita irailaren 17ra arte erakutsiko da aurten, Museoko Hezkuntzagunean.

Ordutegia

  • Asteartetik igandera:
    10:00etatik 20:00etara 
  • Astelehenetan: itxita, uztail eta abuztuan izan ezik
  • Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita
  • Abenduaren 24an eta abenduaren 31n museoak 17:00etan ixten du.

Argibide gehiago

Tarifak:

Museoaren tarifak programazio artistikoaren eta bisitariaren profilaren arabera aldakorrak dira.

Sarrerak jardunaldi guztian zehar museoaz gozatzeko aukera ematen du, beraz, irten eta berriz sartzeko aukera dago.

Sarreren aldez aurretiko salmenta: www.guggenheim-bilbao.es online ticketak aukeran.

Babeslea: BBK

Eta gainera