Artea eta Espazioa

Artea eta Espazioa
  • Noiz

    2017/12/05(e)tik 2018/04/15(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Artea eta espazioa asmo handiko erakusketa da, eta erreferentziatzat izango du 1969. urtean Eduardo Chillida euskal artistak eta Alemaniako Martin Heidegger filosofoak burututako lankidetza; lankidetza horrekin artistak liburu bat argitaratu zuen, eta proiektuak ere izenburu bera hartu du. Heidegger-en eta Chillidaren arteko elkarrizketako kontzeptuak eguneratuaz eta garatuaz, erakusketan nazioarteko artisten ehun lanetik gora eskaintzen dira, eta azken sei hamarkadetako abstrakzioaren historia berriz irakurtzeko bezala eskaintzen da.

Espazioaren propietateen ikerketa XX. mendeko artearen zutabeetariko bat izan da, eta XXI. mendean ondo sartuta ere horrela jarraitzen du. Unerik funtsezkoenak identifika daitezke euskal eskulturaren historia berrian, eta, bereziki, Chillida edo Jorge Oteiza bezalako artisten ibilbidean; izan ere, nazioarteko errekonozimendua lortu zuten Espazialismoa eta Zero bezalako Europako beste mugimendu batzuek antzeko kontuak aztertzeko ordezko estrategiak proposatzen zituzten garaian. 

Zehazki, Chillidak espazioaren propietateak esploratzeko proposatzen zuenarekin, hainbat elkarlanetan parte hartu zuen honako hauen mailako filosofo eta poetekin: Gaston Bachelard, Martin Heidegger, René Char eta Octavio Paz, besteak beste. Guggenheim Bilbao Museoko Artea eta espazioa erakusketak elkarrizketa kultural hori aztertzea proposatzen du, historikoki nahiz geografikoki zabaltzea, eta praktika garaikideetan duen iraunkortasuna arakatzea.

Chillidaren eta Heidegger-en arteko lankidetzaren bitartez, artistak St. Galon 1969an argitaratu zuen liburua sortu zen, El arte y el espacio—artista baten eta filosofo baten artean inoiz ikusitako elkarlanik bizigarriena—, eta hori erakusketaren gune kontzeptuala izango da. Heidegger-ek, tarte horretarako, bere hitzak grabatu zituen harri litografiko batzuetan, Chillidak horiek laguntzeko litocollages batzuk sortu zituen bitartean. Obra horiekin eta Heidegger-ek autografiatutako harriekin batera, erakusketak garai horretako espazioari buruzko eztabaidak ilustratuko ditu, honako hauen lanekin: Anthony Caro, Agostino Bonalumi, Sue Fuller, David Lamelas, Sol LeWitt, Richard Long, Robert Motherwell, Bruce Nauman, Pablo Palazuelo, James Rosenquist, Nobuo Sekine eta Lee Ufan. Naum Gaboren obra berantiarrak (Konstruktibismoaren irudi giltzarria, eskultura abstraktuak hartutako espazio garbiaren ikuspegia markatu zuena), Lucio Fontanarenak (mugimendu espazialistaren aita sortzailea, El arte y el espacio lana argitaratu baino lehentxeago hil zena) eta Jorge Oteizarenak (eskulturan desokupazioaren kontzeptua aldarrikatu zuen artista aitzindaria), agertuko dira, eta plastika modernoaren barnean aurretiko sarraldiak adieraziko dituzte, Heidegger-ek gai horren inguruan zuen ikuspegiaren atarikoa izan zitezkeenak.

Ikuspegi kronologikoa eta gaiak batzen dituen ibilbidea eginaz, espazioaren inguruan filosofiak egiten duen galderaren zimendu kulturalak jorratzeko aukera ematen du erakusketak, eguneroko bizimoduko parte diren nozio zientifikoekin batera; hala nola, zulo beltzak, espektro elektromagnetikoaren eta fisika kuantikoaren konkista, zenbait aipatzearren. Modu horretan, testuinguru garaikidean, honako artista hauen lanak ikus ditzakegu: Nina Canell, Vija Celmins, Ángela de la Cruz, Olafur Eliasson, Marcius Galán, General Idea, Maria Elena González, Isa Genzken, Robert Gober, Peter Halley, Cristina Iglesias, Agnieszka Kurant, Julie Mehretu, Anna Maria Maiolino, Asier Mendizabal, Jean-Luc Moulène, Ernesto Neto, Iván Navarro, Rivane Neuenschwander, Damián Ortega, Alyson Shotz, Susana Solano, Sergio Prego, eta Zarina.

Erakusketarekin batera oparotasunez ilustraturiko katalogoaren argitalpena egongo da; horretarako, honako artista hauen testuez eta dokumentuez baliatu dira: Peter Halley, Marcius Galan, Agnieszka Kurant, Asier Mendizabal, Bruce Nauman, Damián Ortega, Alyson Shotz, Lee Ufan eta Zarina; baita ere, Sara Nadal-Melsió idazle eta filosofoarenak eta Manuel Cirauqui erakusketaren komisarioarenak.

Ordutegia

Asteartetik igandera:
10:00etatik 20:00etara 
Astelehenetan: itxita, uztail eta abuztuan izan ezik
Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita
Abenduaren 24an eta abenduaren 31n museoak 17:00etan ixten du.

Argibide gehiago

Tarifak:
Museoaren tarifak programazio artistikoaren eta bisitariaren profilaren arabera aldakorrak dira. 
Sarrerak jardunaldi guztian zehar museoaz gozatzeko aukera ematen du, beraz, irten eta berriz sartzeko aukera dago.
Sarreren aldez aurretiko salmenta: www.guggenheim-bilbao.es online ticketak aukeran.

Eta gainera