Art After Dark: The Hacker + Undo + Djv Sound

  • Noiz

    2017/09/22

  • Non

    Guggenheim Bilbao Museoa. Museoaren Atrioan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

00:00etan - THE HACKER (Zone, Dark Entries, Minimal Wave, Frantzia)

Estiloa: elektronika

1990eko hamarkadaren hastapenetatik, Michel Amato, "The Hacker" ezizenez ezaguna, musikari dotore eta sotilenetakoa da Frantziako musika elektronikoaren baitan. Artista bide-urratzailea da, abangoardiako tekno musikaren zale amorratua, eta bere eraginak soinu paregabekoan ehuntzen asmatu du. Sintetizadorearen indarrari egindako omenaldi gisa deskriba daiteke bere estiloa.

2015ean demo galduz osatutako EP berria atera zuen Miss Kittinekin batera, Dark Entries diskoetxe estatubatuarrean; horren aurretik, Sativae, White Noise, Tsuba, Infiné, Correspondant eta Tigersushi bezalako diskoetxeekin single ugari atera zituen, 2011an ZONE diskoetxe propioa fundatu zuen, eta, 2014ean Love/Kraft albuma atera zuen. 2016. urtea ere ez zen lasaia izan: Cititrax diskoetxean maxi-single bat eta Dark Entries diskoetxean beste bi atera baitzituen Amatok. Horiekin batera, hainbat remix ere sortu zituen eta Luke Eargoggle eta DJ Overdosekin aritu zen elkarlanean. Bere zuzeneko proiektu berriarekin erroetara itzuli da, eta %100ean analogikoa den kanta-sorta batekin aurkeztu da, zuzenean bere bi maite handietan inspirazio hartuta: new wave iluna eta tekno indartsua.

23:00etan - UNDO (Factor City, Bartzelona)

Estiloa: elektronika

Milurteko berriarekin batera hasi zen Undo (Gabriel Berlanga) DJ eta ekoizle gisa eta, gaur egunera arte, Bartzelonako pultsu elektronikoa eta artista katalanaren ibilbidea eskutik joan dira. Estudioa, pista eta Factor City diskoetxearen indarra: hiru euskarri horiei esker artista garrantzitsu eta eragin handieneko bat bilakatu da Undo Espainian errotutako musika elektronikoaren baitan; aipatutako diskoetxea orain ia 15 urte fundatu zen, eta Disconnectlanaren merkaturatzerako plataforma egokia izan zen. Artistaren hirugarren LPa da Disconnect, bere ibilbideko asmo handienetako bat: urteko album onenen zerrendan agurtu zuena 2016. urtea. Undo musikariak The Loft (Razzmatazz) aretoan egindako egonaldia ezagutzen direnen artean luze, egonkor eta indartsuenetarikoa da. Gainera, Undok bere kanta-sortetan proposatzen dituen estilo eta genero musikal anitzak Moog espazioan ere aurki daitezke; beat soinu zorrotzena askatzeko espazio apartekoa da, eta artistak egonaldia egiten du bertan bi hilean behin.

Urtez urte, mundu mailako musika elektronikoaren osasun apartaren erantzule diren Europako festibal eta klubetara egindako bidaietan haziz joan da Undoren esperientzia. Undoren pista eta nahasketek Correspondant, My Favorite Robot, Beachcoma edo Areal Records bezalako diskoetxeetan ere aurkitu dute beren tokia. Artistaren proposamena sendoa eta ezohikoa da: genero eta hamarkada bakoitzeko onena berrikusten du; pop musikaren eraginak, musika-ezagutza zabala, acid estilotik hasi eta electro estilora arte harmonizatzeko gaitasuna eta tekno musikarekiko gustua agertuz, Undoren errepertorioa, agortu ordez, geroz eta emankorragoa da eta gertu dago pista klasikoenetatik berritasunez betetako orainaldiraino bidaiatzeko.

22:00etan - DJV SOUND (Fever, Bilbo)

Estiloa: elektronika

Bilboko musika elektronikoaren aitzindari, José Vicente López, “DJV Sound” ezizenez, 1978az geroztik aritu da DJ eta promotore lanetan. José Luis Rebollorekin (Madelman) batera urte askoan kabina partekatu ondoren, Thebas aretotik Palladium aretora eraman du bere ibilbideak, hiriko musika elektronikoko lehenengo zuzenekoak hartu zituen egoitzara. 1998an NoDa Ta fundatu zuen Javi Francorekin batera; inoiz ez bezalako kolektibo bat zen, hiriko areto nagusietan musika- eta arte-ekintzak sustatzera bideratua. Horri esker, John Acquaviva, Ian Pooley, Märtini Brös, Tiefschwarz, Chris Duckenfield edo Sideral bezalako artisten saioez gozatu ahal izan du publikoak. Gainera, DJV Sound-ek arrakasta handiz itxi zuen 2001eko Sónar Jaialdia eta hainbat jaialditan diskoak jarri zituen: 2002an Sun Dance Jaialdian (Tallin, Estonia), 2003an Benicàssimeko FIBFIB Jaialdian eta 2001. eta 2003. urteetan Electrogaia Jaialdian (Donostia).

2005az geroztik, Bilboko Fever klubeko zuzendaria da eta eta hiriko agertoki soziokulturala mugiarazten du. Gainera, Europan eta mundu osoan aritzen da diskoak jartzen: Der Machine (Lovaina), Razzmatazz (Bartzelona), GOA (Madril), Barraca (Valentzia), Electromind Festival (Montpellier), Catwalk (Rotterdam), Weekend (Berlin), Rote Sonne eta Palais (Munich), Lazarus (Brusela), Flex eta Pratersauna (Viena) eta Docs DF (Mexiko).

Ordutegia

22:00etatik 01:00etara

Argibide gehiago

Tarifak:

  • 13 €
  • 9 € Museoaren Lagunak

Eta gainera