Art After Dark: Oliver Koletzki Dj + Moa Anbessa + Follow The Party

  • Noiz

    2017/10/20

  • Non

    Guggenheim Bilbao Museoa. Museoaren Atrioan

  • Web

    Bisitatu

Oliver Koletzki

Bilbao

00:00 - Oliver Koletzki Dj (Stil vor Talent, Berlin)

Estiloa: elektronika 
Bere seigarren diskoan, Oliver Koletzki DJ eta ekoizleak, narratzaile papera hartuta, musika elektroniko garaikideaz duen ikuspuntu aparta aurkezten du, The Arc of Tension izenburupean. The Arc of Tension diskoa lan autonomo eta paregabe baten gisa mintzo da, bere fluxu naturalaren bidez eta suspense-arku baten bidez komunikatzen dena. 

Koletzkik bere aurreko lanak ahots-elkarlan zabal batean ardaztu bazituen ere, istorioak modu desberdin batean kontatzen ditu orain, eskarmentu handiko musikaria izateak ematen dion lasaitasunarekin. Azken disko hau bidaia psikonautikoa da Koletzkiren kontzientzia osatzen duten kontinente desberdinetan barna. Kirrinka isil eta lehorrek, hasiera batean A Tribe Called Kotori abestian garatzen direnak, zubi lana egiten dute 2005eko Oliverren arrakastara iristeko: Der Mückenschwarm. Albumeko lehen minutuetan argi eta garbi gelditzen da: hasiera-hasieratik gu liluratu gaitezkeen soinu-mundu autobiografiko batean gaude giltzaperatuak. 

23:00 - Moa Anbessa (Venezia)

Estiloa: dub, reggae
Moa Anbessa izenpean musikari- eta abeslari-kolektibo bat biltzen da; sound system eta grabazio-estudio bat; Venezian kokatuta eta 2001. urtetik aktibo dago. Diskoetxea kultuzko objektu bilakatu da eta bere biniloetako batzuk (Watch Dem, Evil Fi Burn, Jah Jah Thank You) bildumazaleentzako pieza bilakatu dira.

Beren musika roots reggae eta dub estiloetako izen handienen maletetan (Jah Shaka, Aba Shanti, Channel One...) aurki daiteke. Ez da harritzekoa, beraz, Moa Anbessako kideak Europako klub eta festibal guztietan barna aritzea.

22:00 Follow The Party (Fever, Bilbo)

Estiloa: R&B, funky, afro
Follow the Party Ander Ondarra eta Javi Otadui DJek osatutako taldea da, eta speaker bat izan ohi dute haiekin, XX, saioak animatzeko. 2008an sortu zen ideia, Ondarrak eta Otaduik, bien gustura egindako beren urtebetetze-festa baten ondoren, Bilboko gaueko aisialdi-eskaintzaren baitako aukerak zabaltzeko helburua planteatu zutenean, beren zirkuluko eta belaunaldiko parte handi baten gustuak betetzen ez zirela sinetsita.

Musika beltza deitutakoa identitate-zeinutzat hartuta (hip-hop, R&B, funky, reggae-dancehall, afro) eta aniztasun musikala landuz, aurrera atera dira urte guzti hauetan zehar taldearekin identifikatua sentitu den publiko bati esker, Bilboko hirian aurrez ezagutu gabeko harmonia eta kultura-batasuna transmitituta.

Ordutegia

22:00etatik 01:00etara

Argibide gehiago

Tarifak

  • 13 €
  • 9 € Museoaren Lagunak

Eta gainera