Art After Dark: Erol Alkan + Asaf Samuel + Nathan Joy

Art After Dark: Erol Alkan + Asaf Samuel + Nathan Joy
  • Noiz

    2018/02/16

  • Ordua

    22:00etatik0 01:00etara

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

00:00etan: Erol Alkan
Estiloa: elektronika 
https://soundcloud.com/erolalkan
Erol Alkan musika elektronikoaren aitzindaria da: garaiari aurre hartzen jakin zuen, rocka, elektroa, house eta teknoa nahasteko joerari hasiera emanaz, jai hutsa maite zuen hipsterpublikoari zuzendutako saioetan. Londresko Trash Club @ The End ezaguneko egoiliarra da, baita egun kabina batean ikus daitezkeen DJ onenetarikoa ere. Irudiak, jarrerak eta energia zorrotzak bermatzen dituzte bere saioak, eta horietan rocka, elektroa, house, teknoa eta disko musika batzen ditu.

2001.urtean, lehen urratsak eman zituen Kurtis Rush izenarekin. George Michael eta Missy Elliot-en bateratze-alkimikoa jaietarako urrezko pipita izan zen, eta, horrela, “bastard pop” izenekoaren aitzindari izatera iritsi zen, Soulwax edo Richard X-ekin batera. Orduz geroztik, ibilbide emankorra garatu du, arrakastaz eta kolaborazio ezberdinez betea, eta ekoizpenean ere nabarmendu da.

Musikaren oparotasuna agerian uzteko gaitasuna du, izan trash hardcore azken talentua joaz edota edertasun espektraleko ereserki delikatuak ekoitziz.

Esaten da Alkan-ek asmatu zuela mash-up delakoa (edo musika nahasketak); halaber, Justice-ren “Waters Of Nazareth” kantaren nahasketarekin soilik “french touch-aren ” bigarren olatua sortu zuela entzuten da. Psikodelia berriro ekartzen ari dela uste duenik ere bada, edo disko musika ote zen?

23:00etan: Asaf Samuel (Malka Tuti / Tel Aviv)
Estiloa: elektronika 
https://soundcloud.com/asaf-samuel
Asaf Samuel Israelgo eta bereziki Tel Aviv-eko klub- eta musika-eszenaren goren unea bultzatu duen aktibistetako bat da. Hiriburuan hain zuzen, Red Axex, Moscoman, Disco Halal edo Malka Tuti bezalako artista eta proiektu garrantzitsuak sortzen ari dira. Azken hori nazioarteko uneko zigiluetako bat da, eta Samuel da horren sortzailea eta jabekidea.

Gaur egun, DJa Bartzelona eta Tel Aviv artean bizi da.

22:00etan: Nathan Joy (Biarritz)
Estiloa: elektronika  
https://soundcloud.com/nathan_joy
Nathan Joy-k ondo ezagutzen ditu gaua eta dantzarako diseinatutako jaiak. Haren talentu izugarriak Europa dantzan izan du 1999an lehen egoitza lortu zuenetik.

Ekoizle frantses bikain eta DJ trebe horrek, besteak beste, honako hauek bezalako artistak bildu ditu: Michael Mayer, Superpitcher, Rebolledo, Fango, Jennifer Cardini, Chloé, Sascha Funke edo Marvin & Guy.

Ordutegia

22:00etatik0 01:00etara

Argibide gehiago

Tarifak
13 €
9 € Museoaren Lagunak

Eta gainera