Arriaga Antzokia. West Side Story

  • Noiz

    2019/08/14(e)tik 2019/09/08(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Bilbora garai guztietako musikal garrantzitsuena ekarriz, Broadwayko klasiko handia, Leonard Bernsteinen maisu lana.

Lehen notatik azken arnasera, West Side Story antzerki unibertsaleko musikal garrantzitsuenetakoa eta esanguratsuenetakoa da. Leonard Bernsteinen eta Stephen Sondheimen partitura musikalen historiako onena dela aitortzen dute guztiek. Arthur Laurensen testua lehen egunean bezain hunkigarria eta gaurkoa da, eta Jerome Robbinsen jatorrizko koreografiek ohorezko lekua betetzen dute dantza garaikidearen kondairan. Horien guztien eskutik, maitasun istoriorik handienak New Yorkeko kaleak hartzen ditu, garai guztietako antzerki musikaleko lan handienetakoa bilakatzeko.

West Side Story lanean, Arthur Laurensek New Yorkeko kaleetara darama Shakespeareren Romeo eta Julieta. Maiteminduta dauden bi gazte, kaleko bi banden arteko liskarrean daude harrapatuta: Jet “amerikarrak” eta Shark Puerto Ricoarrak. Gorroto, indarkeria eta aurreiritzi giroan bizirik irauteko aurrera daramaten borrokak antzerki musikaleko istorio hunkigarri, eder eta handieneteko bati ematen dio forma.

Garai guztietako musikal handiena

Arte adierazpenaren kategoria, formatu eta forma guztietan, West Side Storyk, “garai guztietako musikal handiena” izatera daraman bikaintasun artistiko eta komertziala erakusten du. 1957an estreinatu zenetik mundu osoan eten barik eskaini den West Side Story lanak, antzerki musikalaren alorrean dauden sari guztiak lortu ditu, historian zehar izan dituen bertsio eta berrestrainaldi guztietan.

Oscar sarietan 10 sari irabazi zituen zinerako bertsioa, zine musikalaren historian Akademiak gehien saritu duen filma da, eta film guztien artean laugarren lekua hartzen du. Estatu Batuetako Kongresuko Liburutegiak Zinearen Artxibategi Nazionalean kontserbatzeko aukeratu du, kulturaren, historiaren eta estetikaren ikuspegietatik duen garrantzia dela eta.

Musikalaren soinu banda, historian album salduenen zerrendan 1. lekuan aste gehien egon den grabazioa da (Billboard, 54 aste, eta bere ondoren Michael Jacksonen Thriller dago, 37 asterekin). Bertan dauden abesti mitikoen artean “María”, “América” edo “Tonight” aipa daitezke, besteak beste.

Leonard Bernsteinen mendeurrena

1918an Lawrencen, Massachusettsen, jaio eta 1990ean New Yorken hil zen Leonard Bernstein XX. mendeko musikaren ikono nagusietakoa da. Estatu Batuetako lehenengo orkestra zuzendari “superizarra” izan zen. Mundu osoko orkestra nagusietara eraman zuen eta bakarlari ezagunenekin lankidetzan aritzeko aukera eman zion bere lanaz gain, kontzertuetarako, balleterako, antzerkirako eta zinerako lanak idatzi zituen. Jazzean eta musika garaikidean espezializatu zen, bere ahozko piezak bezain arrakastatsuak izan ziren musika-tresnetarako konposizioekin. Bere lan ezagunenak hauek dira: Fancy Free (1944), On the Town (1944), Peter Pan (1950), Trouble in Tahiti (1952), Wonderful Town (1952), Candide (1956), West Side Story(1957), Chichester Psalms (1965), 1600 Pennsylvania Avenue (1976) y A Quiet Place (1983).

Mendeurrena ospatzeko, 2017ko irailaren 22an Leonard Bernstein At 100 gunea inauguratu zen Arte Eszenikoetarako John F. Kennedy Zentroan (Washington DC), 2019 honetako abuztuaren 25era arte luzatuko diren mendeurrenaren mundu mailako ospakizun ekitaldiak bultzatzeko eta koordinatzeko. Ospakizuneko bi urteak amaitzean, sei kontinenteetan 2.000 ekitaldi baino gehiago egingo dira, konposatzaile, zuzendari, hezitzaile eta aktibista/filantropo gisa egin zuen lana aintzatesteko. Milurteko berrian, bere legatua inoiz baino gehiago entzuten da, eta mundu mailako omenaldi testuinguru honetan sartzen da uda honetan Arriaga Antzokira helduko den West Side Story ekoizpen lan handiaren estreinaldia.

Federico Barrios muntaketa honetako zuzendari eszenikoak dioen bezala, West Side Story ez da printzeei eta printzesei edo ezinezko ametsei buruzko ipuina, generoaren, mugen eta arrazen gainetik gizakiari lehentasuna eman behar zaiola erakusten digun mundu osorako eta betirako istorioa da. Beti indarrean dagoen eta migrazioaz, beldurrez, onarpenaz, itxaropenez, barkamenaz eta, batez ere, maitasunaz berba egiten duen kontakizuna. Horrela da, West Side Story betirakoa da, beti dago indarrean eta beti du gaurkotasuna.

Sinopsia

New York, 1957ko uda. Manhattan mendebaldea. Kaleko bi banda, Jet-ak (Estatu Batuetan jaiotako gazteak, Europatik joandako etorkinen seme-alabak eta bilobak) eta Shark-ak (etxalde handira heldu ziren Puerto Ricoko lehenengo etorkinak) lurraldea menderatzeko ari dira borrokan. Talde bien arteko liskarrek ezinezko bilakatzen dute auzoko bizikidetza. Shark bandako liderrak Jet bandako kide bat zauritzen duenean, mendekua ezinbestekoa da.

Erantzuna prestatzeko, Riff, Jet bandako burua, Tonyrengana, bere adiskide onena baina bandatik dagoeneko aparte dagoenarengana doa, borroka batean taldearen buru izan dadin. Tonyk baietz erantzuten dio eskariari, auzoko nagusitasuna argituko duen borrokara batuz. Orduan María ezagutuko dugu, Puerto Ricotik heldu berri den Bernardoren arreba, New Yorken igaroko duen lehenengo gaua Institutuko gimnasioan antolatu den dantzaldira joanez ospatu gura duena. Bertan Tony ezagutuko du, eta horrek bien patua aldatuko du.

Ordutegia

Saioak

  • Abuztua
    Asteazkena 14
    19:30etan
    Osteguna 15
    19:30etan
    Ostirala 16
    17:00etan, 21:00etan
    Igandea 18
    17:00etan, 20:45etan
    Asteartea 20
    19:30etan
    Asteazkena 21
    19:30etan
    Osteguna 22
    19:30etan
    Ostirala 23
    17:00etan, 20:45etan
    Larunbata 24
    17:00etan, 20:45etan
    Igandea 25
    18:00etan
    Asteartea 27
    19:30etan
    Asteazkena 28
    19:30etan
    Osteguna 29
    19:30etan
    Ostirala 30
    17:00etan, 21:00etan
    Larunbata 31
    17:00etan, 21:00etan
  • Iraila
    Igandea 1
    18:00etan
    Asteartea 3
    19:30etan
    Asteazkena 4
    19:30etan
    Osteguna 5
    19:30etan
    Ostirala 6
    17:00etan, 21:00etan
    Larunbata 7
    17:00etan, 21:00etan
    Igandea 8
    18:00etan

Argibide gehiago

Tarifak

12-59 euro /beherapenak

  • Arriagako Lagunentzat: %30eko deskontua aurretik sarrerak saldutako emanaldi guztietan, apirilaren 28ra arte.
  • Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %15eko deskontua emanaldi guztietan -Paradisua izan ezik-.
  • Gurpil-aulkian aurkitzen diren pertsona desgaituak: %50 (eszenaurreko palkoan lagun batekin).

Teatro Arriaga Antzokia. Arriaga Plaza, 1. 48005 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera