Arriaga Antzokia. Blanca Li Company: Solstice

  • Noiz

    2020/01/17(e)tik 2020/01/18(e)ra

  • Ordua

    19:30etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Edertasuna eta energia ez ezik, naturalen hauskortasuna ere ospatzen duen dantza.

Blanca Li, Grandan jaioa, Nueva Yorken Martha Grahamekin egin zuen bere prestakuntza eta egun Parisen bizi da eta bere konpainia du bertan.

Koreografoa, zinemagilea, dantzaria eta aktorea.

Etengabe eraberritzen ari den artista honek askotariko estiloak darabiltza, flamentkotik hasi eta ballet klasiko edo dantza urbano arte.

Dantza eta mugimenduaren energiarekin hasi eta bukatzen da dena.

«Solstice» ikuskizuna konprometituago dela esango genuke.

Natura eta Gizatasunaren edertasuna, boterea eta energiaz gain, hauskortasuna ere ospatzen du.

Hamalau dantzari eta perkusionista baten eskutik, dantzarekin batera eszenografia, jantziak, bideoak, argiak eta musika konbinatzearen indarraren bitartez, gure ekosistemaren gorabeherak gogora ekartzen ditu ikuskizun honek.

Ordutegia

19:30etan

Argibide gehiago

Tarifak

14 - 42 € / beherapenak

  • Arriaga lagunak: %25-%35era bitarteko deskontua.
  • Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %25eko deskontua.
  • Dantzako profesionalak: %25eko deskontua.
  • Azken orduko deskontua (lehen aipaturiko taldeentzat, Arriaga lagunentzat izan ezik): %50eko deskontua.
  • Azken orduko deskontua Arriaga lagun gaztearentzat: %70eko deskontua.
  • Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin)

Arriaga Antzokia. Arriaga Plaza, 1. 48005 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera