Arriaga Antzokia. Utzi mezua seinalearen ondoren / Deje su mensaje después de la señal

  • Noiz

    2019/10/15(e)tik 2019/10/16(e)ra

  • Ordua

    19:30etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Lau emakumek nahiago dute erantzungailu automatiko baten bidez konfesatu, aurrez aurrez baino.

Lau ahotseko istorio bat; lau emakume, beren arazoei begiz begi aurre egiteko ezgai izanda nahiago dutenak erantzungailu automatiko baten bidez konfesatu.

Marina, Carmela, Sara eta Vivianak ahots-postontzi bat baliatuko dute terapia gisa, beren buruak ulertzen saiatu eta gainerakoek ere konpreni ditzaten lortzeko.

Istorio baten jabe da bakoitza, hainbat argi-ilunen bidez mezuz-mezu marraztuz joango direnak; hala, kontakizun intimoen bilduma bat osatuko da, dibertigarriak suertatzen direnak batzuetan, izugarri adimentsuak bestetan, hunkigarriak ia-ia beti, eta, batzuetan, suntsitzaileak ere bai.

Ordutegia

Saioak

  • 15: 19:30etan (euskeraz)
  • 16: 19:30etan (gaztelaniaz)

Argibide gehiago

Tarifak

21 € / beherapenak

  • Arriagaren Lagunak: % 25eko deskontua
  • Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugariak eta % 33ko baino gehiagoko desgaitasuna duten pertsonak. % 20ko deskontua
  • Antzerkiko profesionalak: % 20ko deskontua
  • Azken orduko deskontua (aurreko kolektibo guztientzako, Arriagaren Lagunentzako salbu): % 50eko deskontua
  • Azken orduko deskontua Arriagaren Lagun Gazteentzako: % 70eko deskontua
  • Gurpil-aulkian doazen pertsona desgaituak: % 50eko deskontua (eszenaurreko palkoan eta lagun batekin)

Estreinaldia euskaraz eta gaztelaniaz Arriaga Antzokian

Arriaga Antzokia. Arriaga Plaza, 1. 48005 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera