Arriaga Antzokia. Sabias ellas

Arriaga Antzokia. Sabias ellas
  • Noiz

    2019/10/29(e)tik 2019/10/30(e)ra

  • Ordua

    19:30etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Hor jarraitzen dute, ez dakienari irakasten, emakumeak direlako, eta Bilbokoak gainera!

Arriaga Antzokiak P6ren kutsua daraman lan berriaren estreinaldi osoa hartuko du.

Sabias ellas lanaz ari gara, hogeita zortzi esketx laburrez osatutako komedia bat, hain laburrak ezen bizi zatitxoak edo askaerarik gabeko kontakizun txikiak diruditen.

Izan ere, istorio honetako emakumeek ez dute bukaera iristerik nahi, eta hura iritsi artean beren buruez eta beren artean egingo dute barre, lotsarik gabe, ez direlako heroiak baina bai oso pailazoak.

Jakintsuak eta pailazoak dira.

Eta inolako lotsarik gabe esaten dute gainera.

Eta ez dakienari irakasten segitzen dute. Jakintsuak direlako, eta emakumeak, eta Bilbokoak.

Ez da gutxi!

Eta, izurra izurtzeko, gizonezko batek idatzi eta zuzentzen du istorio hau: Felipe Loza.

Estreinaldi osoa Arriaga Antzokian.

Ordutegia

19:30etan

Argibide gehiago

Tarifak

18 € /beherapenak

  • Arriagaren Lagunak: % 25eko deskontua
  • Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugariak eta % 33ko baino gehiagoko desgaitasuna duten pertsonak. % 20ko deskontua
  • Antzerkiko profesionalak: % 20ko deskontua
  • Gurpil-aulkian doazen pertsona desgaituak: % 50eko deskontua (eszenaurreko palkoan eta lagun batekin)

Arriaga Antzokia. Arriaga Plaza, 1. 48005 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera