Arriaga Antzokia. Quitamiedos

  • Noiz

    2019/10/07(e)tik 2019/10/08(e)ra

  • Ordua

    19:30etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Ikuskizun poetiko, dibertigarri eta hunkigarri bat, garrantzia handiko gaien inguruan.

Kulunka Teatro konpainia sarituak bere ikuskizun berria aurkezten du, Iñaki Rikartek idatzi eta zuzendua; auto sakramental baten lurrina dario, eta B serie poetiko, dibertigarri eta hunkigarri baten alegia-kutsuak ere badauzka aldi berean.

Garrantzia handiko gaiez ari da obra: bizitza, heriotza, maitasuna, gurasotasuna, suizidioa… baina beti anekdota soilenetik, antzerki-jolasetik eta metaforatik abiatuta.

Pertsona bat hiltzen den momentutik bere gorpua hotz gelditu eta inguruko tenperaturarekin bat egiten duen arte, topaketa bat gertatzen da: hildakoaren eta bere aingeru guardakoaren artekoa.

Eskualdeko errepide bateko kurba batek eta istripu baten ondoren puskatua agertzen den bazter-babes batek heriotza berezi, poetiko eta desakralizatu bat antzemateko bidea ematen dute.

Ordutegia

19:30etan

Argibide gehiago

Tarifak

18 € /beherapenak

  • Arriagaren Lagunak: % 25eko deskontua
  • Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugariak eta % 33ko baino gehiagoko desgaitasuna duten pertsonak. % 20ko deskontua
  • Antzerkiko profesionalak: % 20ko deskontua
  • Azken orduko deskontua (aurreko kolektibo guztientzako, Arriagaren Lagunentzako salbu): % 50eko deskontua
  • Azken orduko deskontua Arriagaren Lagun Gazteentzako: % 70eko deskontua
  • Gurpil-aulkian doazen pertsona desgaituak: % 50eko deskontua (eszenaurreko palkoan eta lagun batekin)

Arriaga Antzokia. Arriaga Plaza, 1. 48005 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera