Arriaga Antzokia. Nor gara. Bisita gidatuak

  • Noiz

    2017/02/22(e)tik 2017/12/31(e)ra

  • Non

    Arriaga Antzokia

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Arriaga Antzokia Bilbo hiriko eraikin enblematikoa da, hiriko Hirigune Historikorako atea eta hiribilduko kulturaren enblema. 1890ean eraiki zen eta monumentu historikoaren maila du. Oinezkoak eraikinaren kanpoko arkitektura neo-barrokoa ikus dezake, baina, orain, jendeak eraikineko instalazioetara egindako bisita gidatuen bitartez barneko diseinu eta arkitektura berezia ere ezagutu ahal izango ditu.

Bisita Hallean hasten da eta foyerrak jendea emanaldietara joaten denean normalean sartzen ez den hainbat areto ere korritzen ditu, hala nola, Orient Express areto txikia edo Areto Isabeldarra, operako trajeen erakusketan geldiunea eginez eta, noski, baita besaulki-patio harrigarrian ere.

Bisita beti izan ohi da interesgarria eta 125 urtetik gora dituen eraikin batek barnebiltzen dituen historiak are gehiago oraindik.

Animatu gu ezagutzera eta bisitatu Bilboren bihotzaren atal zinez garrantzitsua! Arriaga Antzokia zain duzu.

Ordutegia

Larunbatetan eta igandetan: 11:00etatik 13:00etara

Argibide gehiago

Tarifak:

  • Sarrera arrunta: 5 euro
  • Mugikortasun urriko pertsonek: 3 euro
  • 18 urtetik beherakoek eta ikasleek: sarrera doan

Sarreren salmenta

  • www.teatroarriaga.eus
  • Arriaga Antzokiko leihatilan
  • Arriaga Antzokiko informazio-bulegoan

Bisita: Halla. Juan Crisóstomo Arriaga eskailera. Foyerra. Areto Isabeldarra. Areto nagusia eta besaulki-patioa. Operako eta zartzuelako jantzien erakusketa. Ohorezko palkoa. Orient Express Areto Txikia.

Iraupena: 50 minutu, gutxi gorabehera

Edukiera: gehienez, 30 pertsona

Hizkuntza: euskara, gaztelania eta ingelesa.

Bisitaldiaren esperientzia partekatzeko posta elektronikoa:
visitasguiadas@teatroarriaga.eus

Berariazko baldintzak

  • Arriaga Antzokiak, arrazoi teknikoak edo artistikoak direla medio, aurreikusitako ibilbidea eta bisiten ordutegia alda dezake.
  • Bisitak dagokien orduan puntual hasiko dira eta, behin hasita daudenean, ezingo da sartu.
  • Gidariak bestelakorik esan ezean, argazkiak atera eta grabazioak egin ahal izango dira.
  • Segurtasun-arrazoiak direla bide, beti gidariaren jarraibideak bete beharko dira, ezingo da Antzokian zehar norbere kasa ibili.
  • Arriaga Antzokiak sarrera ukatzea erreserbatuta du eta gidariaren jarraibideak ez betetzearen ondorioz sor daitezkeen gertakariengatiko edozein erantzukizun baztertuta geratuko da.
  • Sarrera itzultzeko edo aldatzeko arrazoi bakarra bisitaldia bertan behera geratzea izango da.
  • Larunbatetan eta igandetan: 11:00etatik 13:00etara

Eta gainera