Arriaga Antzokia. Mende Berria Kantuz

Arriaga Antzokia. Mende Berria Kantuz
  • Noiz

    2019/03/10

  • Ordua

    19:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Euskal kantutegiko altxorrak abesbatzarako bertsioan.

Euskaltzaindiaren mendeurrena dela eta, Bilboko Koral Elkarteko Euskeria Koralak eta Gernikako Gaudeamus Koralak guztiok ezagutzen ditugun eta oroimen kolektiboaren parte diren euskal abestien bertsioak eskainiko dizkigute.

Ehun bat gaztek melodia ezagunak abestuko dituzte, “Ilargia”, “Gaztelugatxe”, “Euritan dantzan” edo “Baga biga” esate baterako, Mende berria kantuz izeneko kontzertu guztiz berezian.

Bi abesbatzekin batera, Lauko Quartet lauko instrumentala igoko da agertokira, babes musikala emateko, eta, segurutik, ikusleek nekez eutsi ahalko diote abesti ezagun horiek kantatzeko gogoari, hainbatetan egin izan dugun bezala.

Ordutegia

19:00etan

Argibide gehiago

Tarifak
7 - 16 euro /beherapenak
Arriagako Lagunak: %25
Bilboko Korala: %25
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %20
Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)

Teatro Arriaga Antzokia. Arriaga Plaza, 1. 48005 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera