Arriaga Antzokia. MDV Danza: Agate Deuna

Arriaga Antzokia. MDV Danza: Agate Deuna
  • Noiz

    2019/02/21

  • Ordua

    19:30etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Emakumezkoen arketipoei buruzko dantza garaikideko ikuskizun bisual eta musikala.

“Gizonek ez genuke ez ikusiarena egin behar emakumeak borrokan eta eusten jarraitzen duten bitartean”.

Mikel del Valle euskal koreografo eta dantzariak emakumezkoen arketipoei buruz egindako planteamendu intimoa.

Abiapuntutzat hartuta “Agate Deunaren” historia, jatorria cultura euskal-siziliarrean duena, pertsonaia horrek biltzen dituen zenbait arketipo mota aztertu, eta ia tabua den gai batekin lotzen ditu: minbiziaren ondorioz bularra galdu duten emakumeen sufrimendua. Rolak, minak, gaitzak, indarra, sufrimendua, ausardia, gizartea…

Mikel del Vallek eta MDVDANZA konpainiak gizon eta emakumeak elkarrekin parte hartzen proposatzen dituzte lan honetan, dantza garaikideko planteamendu eszeniko propioa eginez, ahotsezkoa eta bisuala, eta horretarako teknologia berriak, musika originala eta Miren de Miguel sopranoaren zuzeneko ahotsa erabiltzen dituzte. 

Ordutegia

19:30etan

Argibide gehiago

Tarifak
8,50 - 25 euro /beherapenak
Arriagako Lagunak: %25etik %35era bitarte 
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %25
Dantzako profesionalak: %25
Azken orduko deskontua (aurreko taldeentzat, Arriagako Lagunak izan ezik): %50 
Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70 
Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)
 

Euskaraz errezitatu eta abestutako testuak.

Iraupena: ordu 1

Teatro Arriaga Antzokia. Arriaga Plaza, 1. 48005 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera