Arriaga Antzokia. Khea Ziater. Oymyakon: habitación 101

  • Noiz

    2020/01/28(e)tik 2020/01/29(e)ra

  • Ordua

    19:30etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Gela bat. Inongo lekurik ez.

Hotzaren eta absentzien hiru biztanle.

Gela bat.

Inongo lekurik ez.

Hotzaren eta absentzien hiru biztanle.

Beldurra partekatzeko desira, hura desagerrarazteraino. OYMYAKON: habitación 101 solipsismoaren egoitza da, non ispilua leihoa den eta non ez dagoen aterabiderik.

Bertan ezagutuko ditugu pertsonaia hauek, elkarren berri jakin gabe elkar bizi direnak, bestearekiko duten behar horretan beren buruak salatzen.

Arrate Etxeberria, Miren Gaztañaga eta Txubio Fdez. de Jauregui dira Alex Gerediaga eta bere Khea Ziater konpainiaren film eszeniko berri honen aktoreak.

Kode eszeniko eta zinematografikoen arteko loturaren bilaketagatik nabarmentzen diren proposamenak, indar handiko estetika baten bidez eta narratiba partikular eta ezaguterraz baten bitartez antzerkia sortzeko.

Gerediagak berak zuzendutako Macbeth lana da sortzeko modu horren adibide, berriki Arriaga Antzokiak produzitua.

Ordutegia

19:30etan

Argibide gehiago

Tarifak

18 € / beherapenak

  • Arriagaren Lagunak: % 25eko deskontua
  • Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugariak eta % 33ko baino gehiagoko desgaitasuna duten pertsonak. % 20ko deskontua
  • Antzerkiko profesionalak: % 20ko deskontua
  • Azken orduko deskontua (aurreko kolektibo guztientzako, Arriagaren Lagunentzako salbu): % 50eko deskontua
  • Azken orduko deskontua Arriagaren Lagun Gazteentzako: % 70eko deskontua
  • Gurpil-aulkian doazen pertsona desgaituak: % 50eko deskontua (eszenaurreko palkoan eta lagun batekin)

Arriaga Antzokia. Arriaga Plaza, 1. 48005 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera