Arriaga Antzokia. Garai zekenak / Tiempos mezquinos

  • Noiz

    2020/01/13(e)tik 2020/02/04(e)ra

  • Ordua

    19:30etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Izandako arrakastaren ondorioz, berriro eskainiko da Ibsen-en drama euskal herriko ingurune garaikidera dakarren lana.

Arriaga Antzokiak azkenaldiko bere ekoizpenik berezienetako bat berreskuratuko du: “Garai Zekenak / Tiempos mezquinos”.

Iaz kritikak loratutako eta publikoak asko txalotutako obra dugu hau.

Gainera, Max Sarietarako hiru izendapen izan zituen: Denise Despeyroux, Antzezlanaren Moldaketa edo Bertsio Onenaren kategoriarako izendatu zuten; Raúl Cancelo, Eszena Zuzendaritza Onenaren kategoriarako; eta Miren Gaztañaga, Emakume Antzezle Onenaren kategoriarako.

Denboraldi honetan, antzerki ekoizpen eder honen gaztelerazko bi emanaldi eta euskarazko beste bi ikusteko aukera eskainiko dugu.

Denise Despeyrouxek idatzi zuen lan hau, Henrik Ibsenen “Hedda Gabler” klasikoa oinarritzat hartuta.

Bere eszenaratze berezia erakargarria da oso.

Izan ere, ez da Arriaga Antzokiko agertoki nagusian antzezten, antzokiko hainbat lekutan baizik, non eta atarian, eskailera nagusian, foyerrean eta gelatxo isabeldarran, zehazki.

Ikus-entzuleentzat, ohikoa ez den eszenan jartze hori, antzezlana antzezleekin batera jarraitzeko aukera paregabea da, ez modu emozionalean bakarrik, baita modu fisikoan ere.

Esperientzia desberdina eta oso berezia da, protagonisten ondoan egindako benetako bidaia.

Ordutegia

Saioak

  • Urtarrila 13 eta 14- 19:30etan. Gastelaniaz
  • Otsailak 3 eta 4 19:30etan. Euskeraz

Argibide gehiago

Tarifak

20 € / beherapenak

  • Arriaga lagunak: %25
  • Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %20eko deskontua.
  • Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin)

Arriaga Antzokia. Arriaga Plaza, 1. 48005 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera