Arriaga Antzokia. El Jovencito Frankenstein

  • Noiz

    2019/12/19(e)tik 2019/12/29(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Hildakoa ere berpiztuko lukeen emanaldia.

Gabonak zeharo dibertigarriak izango dira Arriagan «El jovencito Frankenstein» komedia musikalari esker, Mel Brooksen 1974ko eldarniozko pelikula izenkidea oinarri hartuta sortu dena.

Ikuskizun musikal honek, Bilbora iritsi aurretik, Broadway, West End eta Madrilen sekulako arrakasta izan zuen.

Azkenengo hirian iaz antzeztu zuten, «Frankenstein» lanaren berrehungarren urteurrena ospatzearren, 1818ko urtarrilaren 1ean argitaratu zena.

Mel Brooksen filmaren moldaketa berotzaileari, zinemako estiloaz gain, antzerkiko ezaugarriak ere gehitu dizkiote, sorkuntza artistiko aparta bihurtuz. The Transylvania Mania edo Puttin’ On The Ritz abesti mitikoa bezalako doinu gogoangarriak ez dira faltako emanaldian.

Argibide gehiago

Tarifak

14 -52 € / beherapenak

  • Arriaga Lagunak eta Lets Go bezeroak: %25eko deskontua irailak 1 arte
  • Irailaren 2tik aurrera: %20ko deskontua, 1. Prezioa (Orokorren 52 €-tik hasi eta alboetako/zutabe aldeko 17€-ra) y eta %15eko deskontua, 2. Prezioa ((Orokorren 42 €-tik hasi eta alboetako/zutabe aldeko 14€-ra)
  • Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %15eko deskontua.
  • Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).

Iraupena: 135 minutu

Teatro Arriaga Antzokia. Arriaga Plaza, 1. 48005 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera