Arriaga Antzokia. Agrupación Señor Serrano: Kingdom

  • Noiz

    2019/12/05

  • Ordua

    19:30etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Etengabe hazteko premia duten bi basapiztia asegaitz: platanoak eta King Kong.

Alde batetik, platanoak daude. Hortxe, guztion eskura, xaloak, gozoak, indartsuak, merkeak. 1980an Mendebaldean inork ez zuen nehoiz platanorik ikusi, eta are gutxiago jan.

1920rako supermerkatuko errege izatea lortu zuen.

«Kingdom», aliatu hobeezina den King Kongen laguntzaz, kapitalismo eta platanoen historiaren erraiak aterako ditu sekula ez bezala.

King Kong beraren eta honek irudikatzen duenaren bitartez (adorea,berebiziko indarra, sena) Mendebaldeko sistema eknomiko eta soziala osatzen duten mekanismoak erakusten dira.

Agrupación Señor Serrano egungo antzerki konpainia sustagarri eta originalenetakoa da, León de Plata de la Bienal de Venecia 2015 eta Premio Ciudad de Barcelona 2016 sariek bermatu duten bezala.

Azkenengo piezetan egin zuten legez, hemen ere denbora errealeko zinema esploratzen jarraitzen dute, zuzeneko elementuek indartuta: musika, performance eta mugimenduak.

Ordutegia

19:30etan

Argibide gehiago

Tarifak

7,50 - 21 € /beherapenak

  • Arriaga lagunak: %25-%35era bitarteko deskontua.
  • Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %25eko deskontua.
  • Antzerkiko profesionalak: %25eko deskontua.
  • Azken orduko deskontua (lehen aipaturiko taldeentzat, Arriaga lagunentzat izan ezik): %50eko deskontua.
  • Azken orduko deskontua Arriaga lagun gaztearentzat: %70eko deskontua.
  • Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).

Iraupena: 70 minutu

Teatro Arriaga Antzokia. Arriaga Plaza, 1. 48005 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera