Arriaga Antzokia. Interbeing

Arriaga Antzokia. Interbeing
  • Noiz

    2019/10/24

  • Ordua

    19:30etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Osagarri fisiko eta bisual handiko ikuskizun hunkigarri bat, Ukrainako guda atze-oihal hartuta.

2Theatre nazioarteko konpainia sarituak, Lana Biba eta Txema Pérez aktoreak buru, Ukrainako artista talde bat jarriko du agertokian, giza gatazkaren erroei buruzko istorio bat kontatzeko.

Konpainiak berak abiatutako ikerketako testigantza autobiografikoetan agertutako gaiak lantzen ditu obrak, maitasunetik hasi eta trauma ondorengo sindromeraino.

Publikoa elementu anitzeko espektakulu bizi baten aurrean aurkituko da, osagarri fisiko izugarria duen rapsodia bisual bat, zuzeneko musika originalarekin, eta dantza, antzerki eta akrobaziekin.

Gidoiak tresna desberdinen erabilera ere badu bere barnean, eta Ukrainako gatazka belikotik ateratako fotografia dokumental txundigarri bat ere bai.

Ordutegia

19:30etan

Argibide gehiago

Tarifak
21 € /beherapenak
Arriagaren Lagunak: % 25eko deskontua
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugariak eta % 33ko baino gehiagoko desgaitasuna duten pertsonak. % 20ko deskontua
Antzerkiko profesionalak: % 20ko deskontua
Azken orduko deskontua (aurreko kolektibo guztientzako, Arriagaren Lagunentzako salbu): % 50eko deskontua
Azken orduko deskontua Arriagaren Lagun Gazteentzako: % 70eko deskontua
Gurpil-aulkian doazen pertsona desgaituak: % 50eko deskontua (eszenaurreko palkoan eta lagun batekin)

Arriaga Antzokia. Arriaga Plaza, 1. 48005 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera