Arriaga Antzokia. Ilusiones

Arriaga Antzokia. Ilusiones
  • Noiz

    2019/03/08(e)tik 2019/03/09(e)ra

  • Ordua

    19:30etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Pasioa eta heriotza, leialtasuna eta traizioa, egia eta fikzioa… ongi etorriak komedia existentzialista batera.

Bi bikote ezkonduen istorio gurutzatuen bidez, Ilusiones antzezlanak agerian uzten ditu hainbat paradoxa, hala nola pasioarena eta heriotzarena, leialtasunarena eta traizioarena, egiarena eta fikzioarena.

Lanak ibilbide bat proposatzen digu bi bikote horien bizitzan barrena, zeinak saiatzen diren, batera eta bereizita, munduan duten tokia aurkitzen.

Eta toki hori leku bitxietan topatzen dute batzuetan, armairu baten barruan edo Australiako basamortuko harri biribil baten gainean, besteak beste.

Baina ez dira haiek arduratuko beren bizitzako gorabeherak kontatzeaz, baizik eta lau narratzaile, zeini buruz ez dakigun ezertxo ere.

Haien historiak harrapatuko dituzte, iraganeko bizitzen oihartzunak izango balira bezala, eta egiazko maitasunaren disekzio ilun eta komiko bat egingo dute.

Ongi etorriak komedia existentzialista batera.

Ordutegia

19:30etan

Argibide gehiago

Tarifak
8,50 - 25 euro /discounts
Arriagako Lagunak: %25etik %35era bitarte 
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %25
Antzerkiko profesionalak: %25
Azken orduko deskontua (aurreko taldeentzat, Arriagako Lagunak izan ezik): %50 
Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70 
Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)
 
Iraupena: Ordu 1 eta 40 minutu

Teatro Arriaga Antzokia. Arriaga Plaza, 1. 48005 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera