Arriaga Antzokia. Horror

  • Noiz

    2019/10/11(e)tik 2019/10/13(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Arnasa moztuko dizun amesgaizto ikusgarria.

Beldurra gizakiaren emoziorik indartsuena eta zaharrena da. Eta ezagutzen ez dugunarekiko beldurra beldurrik indartsuenetarikoa eta zaharrenetarikoa (H.P. Lovecraft)

“Horror” lanean, gizakiak dituen beldurren izaerari buruzko hausnarketa egiten da, babestuta sentiarazten duen hura galtzeko hain beldur izanik.

Obra honetan, Jakop Ahlbomek hain atsegin dituen beldurrezko pelikulak omentzen dira; esate baterako, El Resplandor (1980), Stanley Kubrik-ena; El bebé de Rosemary (1968), Roman Polanskirena; edo Pesadilla en la calle del infierno (1984), Wes Cravenena.

Modu horretan, lan honetan, mundu beldurgarri eta magikora eramango gaitu, eta publikoak ezingo du pertsonaiekin sartu gabe eta oihu eta barre egin gabe geratu.

1971.urtean jaio zen, eta Jakop Ahlbom artista suediarra Holandara joan zen 90eko hamarkadan, Amsterdamgo Arteen Akademian Mimika ikastera.

Azken hamarkadan, Ahlbom-ek bere antzerki-zigilua garatu du; hau da, antzerkia, mimika, dantza, musika eta ilusioen mundua batzen dituen marka.

Haren konpainia nabarmentzen da ikusmen-hizkuntza indartsu, efektu izugarri eta umore beltz handiko obrak sortzeko duen gaitasunarengatik.

Ordutegia

Saioak

  • 11 eta 12: 19:30etan
  • 13: 19:00 etan

Argibide gehiago

Tarifak

12 - 32 € /beherapenak

  • Arriagako lagunak: gehienez %25eko deskontua.
  • Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak eta antzerkiko profesionalak: %20ko deskontua.
  • Azken orduko deskontua (aurreko taldeentzat, Arriagako lagunentzat izan ezik): %50eko deskontua.
  • Azken orduko deskontua Arriagako Lagun gaztearentzat: %70eko deskontua.
  • Gurpil-aulkian aurkitzen diren pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurreko palkoan lagun batekin).

Adina: 14 urtetik Aurrera

Hitzik gabeko ikuskizuna

Argi estroboskopikoak erabiltzen dira.

Arriaga Antzokia. Arriaga Plaza, 1. 48005 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera