Arriaga Antzokia. Vögel

  • Noiz

    2020/01/15

  • Ordua

    19:30etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Indarkeria eta familiako gatazkak biltzen dituen istorioa, thrillerra ez ezik, aldi berean maitagarrien ipuina ere badena.

Duela urte bi Arriagako publikoak Wajdi Mouawad autore libanoarraren «Incendios» antzezlanaz gozatu zuen.

Orain Alemaniatik datorkigu antzerkigile bikanaren «Vögel» lana, jatorrizko bertsioan alemanez, hebreeraz eta arabieraz, euskara eta gaztelaniazko azpitituluekin.

Aldi berean thrilerra eta maitagarrien ipuin modernoa dugu.

Antzinako tragedia baten boterearekin, Mouawadek indarkeria, bakarkako patuak eta familiako gatazkek osatutako istorioa eraiki du, Ekialde Eratineko gatazkaren testuinguruan kokaturik.

Eitan, Berlingo gazte biogenetista, Wahida izeneko neskarekin maitemintzen da, Nueva Yorkeko unibertsitate bateko liburutegiko irakurgelan dagoela.

Eitanek neska berria etxekoei aurkezteak, guraso zein aitonari, Shoahtik bizirik atera zenetako bat, (hebrearrek holokaustoari horrela zeritzoten) liskar handia ekarriko du.

Wahida arabiarra denez gero, Eitanen aitak ez du onartzen.

Honenbestez, Eitanek Wahidarekin Israelera bidaiatzea erabakiko du, bere familiaren sustraien bila.

Bertan egonda Wahida ohartuko da bere nostasun arabiarra luzaroan ukatu izan duela.

Aldi berean, honen amonak Eitani familiako ezkutuko sekretua kontatuko dio.

Ordutegia

19:30etan

Argibide gehiago

Tarifak

9,50 - 25 € / beherapenak

  • Arriaga lagunak: %25-%35era bitarteko deskontua.
  • Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %25eko deskontua.
  • Antzerkiko profesionalak: %25eko deskontua.
  • Azken orduko deskontua (lehen aipaturiko taldeentzat, Arriaga lagunentzat izan ezik): %50eko deskontua.
  • Azken orduko deskontua Arriaga lagun gaztearentzat: %70eko deskontua.
  • Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin)

Arriaga Antzokia. Arriaga Plaza, 1. 48005 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera