Arriaga Antzokia. Eta… Zer gehiago?

  • Noiz

    2019/10/23

  • Ordua

    19:30etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Bizitzak bidegurutzeak proposatzen dizkigu eta hautatzeak askatasuna ematen du.... Baina mina ere bai.

17-18 urterekin hil edo biziko bidegurutzean aurkitzen gara: ikasten segi behar dut?

Eta zer ikasi behar dut?

Xabier Lizasok eta German Ormazabalek ere aukeratu behar izan zuten.

Eta erantzun berbera eman zuten biek: pianoa. Garai hartan beste galdera bat eragiten zuen erantzun hark: eta… zer gehiago?

Bizitzako edozein momentutan eta gai desberdinen inguruan erabaki behar izaten dugu zein bide aukeratu.

Askatasun-sentsazioa ematen du horrek, baina mina ere eragiten du.

Aukerak egitearen zailtasuna eta estutasuna kontatzeko bidea ematen du bi pianoren istorioak.

Agertoki gainean bi piano-jotzaile, bertsolari/idazle bat eta Rachmaninov, Chopin edo Ravelen musika, besteak beste.

Ordutegia

19:30etan

Argibide gehiago

Tarifak

21 € /beherapenak

  • Arriagaren Lagunak: % 25eko deskontua
  • Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugariak eta % 33ko baino gehiagoko desgaitasuna duten pertsonak. % 20ko deskontua
  • Azken orduko deskontua (aurreko kolektibo guztientzako, Arriagaren Lagunentzako salbu): % 50eko deskontua
  • Azken orduko deskontua Arriagaren Lagun Gazteentzako: % 70eko deskontua
  • Gurpil-aulkian doazen pertsona desgaituak: % 50eko deskontua (eszenaurreko palkoan eta lagun batekin)

Arriaga Antzokia. Arriaga Plaza, 1. 48005 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera